Martxan da dagoeneko 2020 urtea. Gabonak eta dakartzaten betekadak atzean utzi ditugu jada. Eta hurrengo 12 hilabeteetarako asmo onen txanda da orain. Dieta, gimnasioa, etxekoekiko arreta… denetarik eskatzen diogu gure buruari. Baina zaila bada horietako bakar batekin arrakasta izatea, zer esanik ez gehiagorekin edo guztiekin.

Badaude beste zenbait asmo on ere. Batzuek gainera beste onurak eskaintzen dizkigute.

Nork ez dio bere buruari hizkuntza berri bat ikasten hastea proposatu urtarrilean? Ingeleseko, frantseseko, alemaneko klaseak...

Elduaienen ingeleseko klaseak, frantseseko klaseak, alemaneko klaseak eskaintzen ditugu, beste hizkuntzen artean, gure betiko ilusio eta kalitatearekin. Baita ordutegi malgu eta talde mugatuekin ere. Informatu zaitez!

Beti bezala, aurtengoan ere lanean jarraituko dugu 2020an Elduaienek hizkuntzak hitzak baino gehiago diren tokia izaten jarrai dezan.

Urte bikaina izan dezazuela!