Martxan da dagoeneko 2021 urtea. Gauzatu da azkenik hainbeste itxaron duguna. 2020 zaila izan dugu eta urte berriari egoerak hobera egitea eskatu diogu guztiok.
Ezkur urtea, elur urtea

Martxan da dagoeneko 2021 urtea. Gauzatu da azkenik hainbeste itxaron duguna. 2020 zaila izan dugu eta urte berriari egoerak hobera egitea eskatu diogu guztiok. Hirugarren olatu hau samurragoa izatea eta ‘normaltasun‘ puntu bat berreskuratzea. Baina beste hainbat desio ere izango ditu pertsona bakoitzak.
Gabonak eta dakartzaten betekadak atzean utzi ditugu jada. Eta hurrengo 12 hilabeteetarako asmo onen txanda da orain. Dieta, gimnasioa, etxekoekiko arreta… denetarik eskatzen diogu gure buruari. Baina zaila bada horietako bakar batekin arrakasta izatea, zer esanik ez gehiagorekin edo guztiekin.
Badaude beste zenbait asmo on ere. Batzuek gainera beste onurak eskaintzen dizkigutenak.
Nork ez dio bere buruari hizkuntza berri bat ikasten hastea proposatu urtarrilean? Ingeleseko, frantseseko, alemaneko klaseak...
Elduaienen ingeleseko klaseak, frantseseko klaseak, alemaneko klaseak eskaintzen ditugu, beste hizkuntzen artean, gure betiko ilusio eta kalitatearen bermearekin. Baita gure ohiko ordutegi malgu eta talde mugatuekin ere. Informatu zaitez!
Beti bezala, aurtengoan ere lanean jarraituko dugu 2021ean Elduaienek hizkuntzak hitzak baino gehiago diren tokia izaten jarrai dezan.
2021 bikaina izan dezazuela!