Azterketei aurre egiteko aholkuak + atzerapena

Uda honetan ere zuen Cambridge tituluak eskuratzeko aukera izango duzue azterketak egitean, data hauetan:

• B2 – First (uztailaren 27an)
• C1 – Advanced (uztailaren 28an)

Azterketa horietan izena emateko epea beste astebetez luzatuko da, eta epe berria datorren ostiralean, ekainaren 16an, izango da. Ez alferrik galdu aukera!

Matrikulatuta egon edo ez, badakizue hizkuntza-azterketei aurre egitea lan nekeza izan daitekeela. Aholku batzuk gomendatzen dizkizuegu, energia handiagoz aurre egiten laguntzeko:

• Eguneroko plangintza
• Behar bezala atseden hartzea
• Elikadura ona
• Motibazioa
• Azterketa-denbora antolatzea
• Berrikuspena

Aholku hauek lagungarri izatea espero dugu azterketa garaian zaudeten bitartean, horiek erabiliz beti momento hauetaz disfrutatu.