Cambridge azterketak, prestatu zeure burua

1. Azterketaren egitura ezagutu

Azterketa bakoitza atal ezberdinez dago osatua eta zati bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Azterketak duen egitura ezagutuz gero, egoerari errazago egingo diozu aurre.

2. Denbora: jakin eta kontrolatu

Azterketaren zati bakoitzak duen iraupena ezagutzeak eta kontrolatzeak abantaila handia emango dizu.

3. Erantzun zuzena topatzen lagunduko dizuten elementuak identifikatzen ikasi

Testuinguruak, hitz batzuen erabilerak eta esaldiaren egitura berak sarritan erantzuna zehazten dute. Elementu horiek guztiak identifikatzeak erantzun zuzena aurkitzen lagunduko dizu.

 4. Idatzi mota (writing) bakoitzak dituen elementuak zeintzuk diren ikasi

Idatzi mota bakoitzak (gutunak, txostenak, posta elektronikoak, etab.) bere egitura propioa du eta bakoitzean erabili beharreko formulak eta egiturak nolakoak diren ezagutzeak segurtasuna emango dizu idazteko garaian.

 5. “Dakizun guztia baino, badakizula azaltzea da garrantzitsuena”

Aztertzaileak ez zaituzte ikasturtean zehar zurekin egon diren irakasleek bezala ezagutzen. Azterketan egiten duzuna baloratuko dute. Horregatik, erakuts ieaziezu ikasi duzula.

Aholku horiekin eta azterketarako ikasitakoarekin, ez izan zalantzarik; aurkeztu zaitez Cambrige English azterketara martxoko deialdian. 

Informazio gehiago: Ezagutzen al dituzu martxoko Cambridge English-eko azterketetako datak?