Urte oso bat ingelesa ikasten, ingeleseko eskolatan praktikatzen eta… urtean zehar egin duzuen ahalegina Cambridge ziurtagiri bat eskuratuz agerian jartzeko momentua iritsi da.

Cambridge azterketen tituluak eskuratzeak zuentzako ate asko ireki ditzake zuen lan bilaketan, beste zenbait abantailen artean. Aukera honi etekin atera iezaziozue!!!

Ekaina, uztaila eta abuztua oso hilabete interesgarriak izango dira Cambridge Assessment English azterketak egiteko asmoa duzuen guztiontzat.

Izan ere, Elduaien Hizkuntza Eskolak aukera ugari jarri ditu A2 KEY, B1 PRELIMINARY, B2 FIRST, C1 ADVANCED eta C2 PROFICIENCY azterketak burutzeko datorren lauhilekoan.

Zuetariko askok Cambridge ziurtagiri ospetsu hauen inguruan galdetzen ari diguzue eta aurrera dijoaz hiru hilabeteetako deialdi hauek, baina oso argi izan behar dugu azterketa datak aldatu daitezkela COVID-19 pandemiak sortu duen osasun alertaren eraginagatik.

Hala ere, ekaineko lehen zatiko Cambridge ziurtagirien azterketa baterako izena eman baduzu, lasai egon zaitezke. Izan ere, egoera honengatik zure azterketa matrikulatutako datan ezin bada burutu, irtenbide bat izango duzu, zure matikularako aukera desberdinak aurkeztuko dizkizugu eta.

Gure ikaslea bazara, izena emanda duzun zure Elduaien zentroarekin harremanetan jar zaitezke informazio osoa jasotzeko. Eta gure ikaslea ez bazara, jakin ezazu gurekin izena eman dezakezula online, erosotasun osoz.

Informazio osoa gure webguneko azterketa datak atalean aurkituko duzu.

Eta etxetik mugitu gabe matrikula egin nahi baduzu, klik batean: MATRIKULATU ONLINE!

Informazio gehiago cambridge@elduaien.com helbidean edo 607 20 42 73 telefonoan.