Cambridge English ziurtagiri bat lortzeko asmoa baduzu, hartu behar duzun erabakietako bat paperean egin (paper based) edo ordenagailuz (computer based) egitea da. Nahiz eta modalitate ezagunena paperezko azterketa den, ordenagailuz egiteak baditu zenbait abantaila.

Jarraian bi azterketa mota hauen arteko 7 desberdintasun nagusiak laburbiltzen dizkizuegu Cambridge English-eko ziutagiria lortzeko:

 

COMPUTER BASED (CB)

PAPER BASED (PB)

LISTENING

Bakoitzak bere aurikularrrak ditu

Azkerketa gelan CD baten bidez.

AZTERKETEN EMAITZAK

2-3 aste

4-6 aste

WRITING

Testuko zenbait zati kopiatu eta itsasi ditzakezu, eta baita akatsak zuzendu ere. Gainera, kaligrafia txarra izatearen ondorio kaltegarriak ekidin ditzakezu.

Paperean eta arkatzez.

READING

Pantailan testuko ideia nagusiak beste kolore batez azpimarratzeko aukera. Oharrak ere idatzi daitezke.

Oharrak azterketako paperean egiteko aukera soilik.

AZTERKETA BERRIKUSTEA

‘Review’ aukera sakatuz, erantzuna duten galderak eta erantzuteko geratzen direnak zeintzuk diren ikus ditzakegu modu erraz batean.

Berrikusketa ikaslearen esku dago eta berak egiten du azterketa entregatu aurretik.

DENBORA

Pantailan bertan eta etengabe azterketa amaitzeko faltan den denbora azaltzen da.

Gelan dagoen erlojua.

EMAITZAK NOLA GORDE?

Automatikoki gordetzen dira, ez dago erantzun orririk.

Atal bakoitzeko erantzunak erantzun orrira pasa behar dira azterketa denboran.

Dagoeneko erabakia hartu baduzu, gogoratu gure web orrialdetik izena eman dezakezula, klik bakar batean (matrikulatu zaitez online) edo Elduaien eskola batera joan eta bertan ere egin dezakezu matrikula.

Azkenik, gogoratu, gure Elduaieneko ikaslea bazara, azterketarako matrikula egitean ohiko klase orduen bikoitza doan eskuratuko duzula.