Cambridge Assessment English ziurtagiri bat lortzeko asmoa baduzu, hartu behar duzun erabakietako bat paperean egin (Paper Based) edo ordenagailuz (Computer Based) egitea da. Nahiz eta modalitate ezagunena paperezko azterketa den, ordenagailuz egiteak baditu zenbait abantaila.

Jarraian, hurrengo deialdietako azterketa data guztiak azaltzen dizkizugu, interesatzen zaizuna ahalik eta errazen aurkitu dezazun. Eta hemendik aurrera, bi modalitateen aldekoak eta kontrakoak eta beraien arteko zazpi desberdintasun nagusiak adierazten dizkizugu.


 

COMPUTER BASED (CB)

PAPER BASED (PB)

LISTENING

Bakoitzak bere aurikularrrak ditu.

Azkerketa gelan, CD baten bitartez.

AZTERKETEN EMAITZAK

2-3 aste.

4-6 aste.

WRITING

Testuko zenbait zati kopiatu eta itsasi ditzakezu, eta baita akatsak zuzendu ere. Gainera, kaligrafia txarra izatearen ondorio kaltegarriak ekidin ditzakezu.

Paperean eta arkatzez.

READING

Pantailan testuko ideia nagusiak beste kolore batez azpimarratzeko aukera. Oharrak ere idatzi daitezke.

Oharrak azterketako paperean egiteko aukera soilik.

AZTERKETA BERRIKUSTEA

‘Review’ aukera sakatuz, erantzuna duten galderak eta erantzuteko geratzen direnak zeintzuk diren ikus ditzakegu modu erraz batean.

Berrikusketa ikaslearen esku dago eta berak egiten du azterketa entregatu aurretik.

DENBORA

Pantailan bertan eta etengabe azterketa amaitzeko faltan den denbora azaltzen da.

Gelan dagoen erlojua.

EMAITZAK NOLA GORDE?

Automatikoki gordetzen dira, ez dago erantzun orririk.

Atal bakoitzeko erantzunak erantzun orrira pasa behar dira azterketa denboran.

Dagoeneko erabakia hartu baduzu, gogoratu gure web orrialdetik izena eman dezakezula, klik bakar batean (matrikulatu zaitez online) edo eskola batera joan eta bertan ere egin dezakezu matrikula, Elduaienek Gipuzkoan zehar dituen 16 akademietan, joan den astetik aurrera jendeari arreta egiteko ireki ditugu-eta.