Cambridge University Press & Assessment erakundearen ziurtagiri ofizialak lortzeko deialdiak oso hitzordu garrantzitsuak dira ingelesa ikasten ari den pertsona askorentzat.

Are gehiago 2021-2022 ikasturte honetan zehar, izan ere badirudi behin betiko pandemia hau gainditu eta gutxinaka baina behin-betiko normaltasuna berreskuratzen hasiko garela.

Sei azterketa guztira

Azaroan ordenagailu bidezko B2 First for Schools (20a, larunbata) eta C1 Advanced (6a, larunbata) ziurtagiriak eskuratzeko azterketak antolatuko ditugu Goierri Eskolan edo Irunen; eta paperezko C2 Proficiency-a (27a, larunbata) lortzeko proba ere Tolosan burutuko da.

Abenduan berriz, paperezko B1 Preliminary (3a, ostirala), B2 First (11a, larunbata) eta C1 Advanced (4a, larunbata) ziurtagiri ofizialak eskuratzeko azterketen txanda izango da. Lehenengoa Donostian antolatuko dugu, eta beste biak Donostian eta Tolosan burutuko dira.

Deialdien informazio guztia eta azterketetarako izen-emateak, hemen: Cambridge azterketen Egunak eta Informazioa (elduaien.com)

Behar duzun errefortzua

Cambridge University Press & Assessment erakundearen zentro ES098 aztertzaile ofizial bezala, Elduaien Hizkuntza Eskolan deialdi hauek zorrozki zaintzen ditugu beti eta gure ikasleei aparteko prestakuntza eskaintzeko ahalegintzen gara.

Guretzako ez da nahikoa Shakespeareren hizkuntza irakastea, ikasle bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua egiten dugu eta azterketara aurkezteko unerik aproposena zein den esaten diogu.

Kostu gehigarririk gabe

Baina guzti hau gutxi balitz, ikasleentzako hain garrantzitsua den azken azterketa horri aurre egiteko garaia hurbiltzen ari denean, Elduaienen haratago joan nahi dugu urteak joan eta urteak etorri.

Hain zuzen ere, gure ikaslego osoari Cambridge English probak segurtasun osoz eta berme guztiekin prestatzeko berariazko saioak eta errefortzu eskolak eskaintzen dizkiogu, betiere inongo kostu gehigarririk gabe.

Eta, batez ere, gure hautagai gazteei lasaitasuna eta segurtasuna eskaini nahi dizkiegu une oro. Horregatik, azterketara ohitzeko aurreko urteetako ereduak ematen dizkiegu eta proba hauei nola aurre egiteko argibideak eta hobeto egiteko gakoak errazten dizkiegu.