Cambridge English ziurtagiri bat lortzeko asmoz bazabiltza, hartu behar duzun lehen erabakietako bat paperean egin (paper-based) edoordenagailuz (computer-based) egitea da. 2010. urtean jarri zen martxan ordenagailuz egiteko aukera eta hautagaientzat dituen abantaila askoekarri ditu, horietako lehena, urtean zehar deialdiak gehitu izana da.

LISTENING: abantaila nagusienetakoa entzutekoa aurikularrekin egin daitekeela da. Horiei esker kanpo zarata eta interferentziak ekiditen dituzu eta beraz, grabaketa entzuteko kalitatea hobetzen du, azterketa atal hau, bakarka egiten duzu taldeko beste kideekin egin gabe.
WRITING: Idaztekoan hainbat abantaila dituzu. Lehena, akatsak zuzentzekoaukera da, zirriborratu gabe. Gainera, kaligrafia txarra izatearen ondorio negatiboak ekiditen ditugu. Beste onura bat, pantailan hitz kontagailu bat dagoela da, honek gure testuaren luzera kontrolatzen lagunduko digu eta eskatutako hitzen gutxiengo zein gehiengoaren mugetan dagoela ziurtatzen.
Beste abantaila batzuk:
  • Azterketaren formatua erosoa da: aukera zuzenak markatu, hitzak  hutsunetara eraman betetzeko, galdera bat berrikusteko atzera itzuli, guztia nahiko intuitiboa da.
  • Ez dago erantzun orririk, beraz, ez ditugu atal bakoitzeko erantzunak transferitu behar, horrek sor ditzakeen akatsak ekidinez.
  • Kronometroa duzu beti denbora kontrolatzeko.
  • Oharrak egiteko papera ematen zaizu, baina azterketak berak azpimarratzen uzten dizu testuan zehar garrantzitsua zaizun informazioa nabarmentzeko.
  • Idaztekoan zati bat ezabatu eta berridazteko aukera duzu, beraz, azken aldaketak egin ditzakezu testu guztia berriz idatzi behar izan gabe, eta horrek denbora asko aurreztuko dizu.
  • Emaitzak epe motzagoan eskuragarri izango dituzu idatzizko azterketan baino. 2-3 astetan notak ikusteko gai izango zara.  
Izena eman nahi baduzu, Elduaien Hizkuntza Eskolak etxetik mugitu gabe matrikula egiteko aukera ematen dizu klik batean MATRIKULATU ONLINE!
Horrez gain, azterketa matrikula egitean abantaila bereziak ematen dizkizugu gure ikasle bazara:
 
Zure ohiko orduen bikoitza prezio berean, azterketarako sakonago presta zaitezen,normalean egiten dituzun klase orduen bikoitza inongo kosturik gabe.