Young Learners: Cambridge English Ziurtagiria
Cambridge English: Young Learners azterketek hizkuntzaren esparru guztietan 7 eta 12 urte bitarteko haurren aurrerapena nabarmentzen dute.
Proba hauek hurrengo hiru mailatan banatzen dira: Starters (hasiberrien maila), Movers (A1 maila) eta Flyers (A2 maila). Maila bakoitzean irakurketa, idazketa eta ahozko adierazpen eta ulermen ariketak daude.
Azterketa hauek Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen dituen A1 eta A2 mailekin bat datoz eta oinarrizko gaitasuna adierazten dute.
Young Learners mailak:
- Pre A1 Starters haur txikienentzako diseinatutako hiru azterketetako lehenengoa da.
- A1 Movers (A1 maila) haur txikienentzako diseinatutako hiru azterketetako bigarrengoa da.
- A2 Flyers (A2 maila) haur txikienentzako diseinatutako hiru azterketetako hirugarrengoa da.
Ezagutzen al duzu Young Learners azterketen formatua?
Pre A1 Starters azterketak 45 minutuko iraupena du eta ezkutuen bidez ebaluatzen da. Proba bakoitzean bost ezkutu lortu ahal dira gehienez.
A1 Movers (A1 maila) probak ordu beteko iraupena du gutxi gorabehera eta ezkutuen bidez ebaluatzen da. Proba bakoitzean bost ezkutu lortu ahal dira gehienez.
A2 Flyers (A2 maila) azterketak ordu eta laurdeneko iraupena du gutxi gorabehera eta ezkutuen bidez ebaluatzen da. Proba bakoitzean bost ezkutu lortu ahal dira gehienez.
Hurrengo esparruek osatzen dituzte hiru probak:
- Irakurketa ulermena eta idazketa adierazpena (Reading and Writing)
- Entzunezko ulermena (Listening)
- Ahozko adierazpena (Speaking)
Azterketa hauek haurrak bultzatu eta motibatzeko diseinatuta daude. Izan ere, ingelesa ikasten dute dibertitzen diren bitartean.
Azterketa formatuak:
Proba hauek paperean bakarrik egin daitezke.