Elduaien Hizkuntza Eskolatik martxoko deialdiko Cambridge ziurtagiriak eskuratzeko azterketetarako izen-emate epea aste betez luzatzea erabaki dugula jakinarazi nahi dizuegu interesa duzuen gure nahiz kanpoko ikasle eta hautagai izan zaitezketen guztioi.

Azterketa egiteko prestatuta dauden ikasleak daude oraindik aurkeztea edo ez erabaki ez dutenak eta hauei denbora pixka bat gehiago eman nahi izan diegu beraien zalantzak argitu ditzaten, beraz hurrengo astelehenera arte (hilaren 8a) onartuko ditugu matrikulazio berriak.

Izan ere, oso garrantzitsua iruditzen zaigu hautagaiek azterketa hauek guztiz konbentzituta egitea eta gaindituko dutelaren segurtasunarekin. Zentzu horretan, bide zuzenena ikasleek edo gurasoek irakasleekin berriz hitz egitea dela uste dugu eta hori egitea gomendatzen dizuegu.

Gogoratu B1 Preliminary (PET), B2 First eta C1 Advanced tituluak lortzeko paperezko probak antolatuko ditugula martxoan zehar eta Donostia edo Tolosan egiteko aukera izango duzuela guztietan. Hementxe deialdi honetako informazio guztia eta online matrikulak: https://bit.ly/39CAw76

Ikusiko duzuenez, aurten beste berrikuntza edo abantail bat prestatu dugu zuentzat. Hain zuzen ere, lehenengo aldiz urte osorako Cambridge deialdien informazioa argitaratu nahi izan dugu. Gure helburua hautagai bakoitzak bere prestakuntza eta egutegia antolatzea da.

Gainera, gogoratu Elduaien Hizkuntza Eskolan Cambridge azterketa bat egiteko izen ematen duzuenean automatikoki gure errefortzu eskoletara eta prestakuntza plataformara sarbidea lortuko duzuela, zuen eskuetan dagoena ahal bezain kontrolatuta izan dezazuen.

Elduaien, hizkuntzak hitzak baino gehiago direnean.