Cambridge mintegia izan genuen asteazkenean, ikasturteko lehena. Elduaien Hizkuntza Eskolaren Ikasketa Sailak diseinatutako Formakuntzarako Barne Planaren baitan kokatzen da mintegi hau.
Cambridge ziurtagiriak 2020 mintegia
Gure irakasle eta ‘Preparation Centre’-ei zuzenduta zegoen, Revised 2020 A2 Key and B1 Preliminary exams: Overview for school sand teachers izenburupean.
Urtero legez, mintegia ‘Cambridge Assessment English’-eko Anne Robinsonek eman zuen, eta saioan zehar, 2020ko urtarriletik aurrera, A2 Key eta B1 Preliminary azterketek izango dituzten berritasunak aurkeztu eta azaldu zituen. Adibidez:
- A2 Key azterketan Speaking-eko bigarren atalean aldaketak izango dira, Reading-eko probak iraupen berria izango du eta Listening-ean ere atal berri bat egongo da.
- B1 Preliminary azterketan, Reading eta Writing-a bi atal ezberdinez osatuta egongo da eta Listening-ak atal berri bat izango du.
Cambridge-eko bi azterketa horiei dagozkien berritasun eta aldaketen xehetasun guztiak banan-banan azaldu zituen Robinsonek, eta irakasleek ikasleak prestatzeko dituzten zenbait baliabide digital ere aurkeztu zituen.
Atzokoaren moduko mintegien bidez, konturatzen gara ikasleen formakuntzan eragina izan dezaketen aldaketen berri jakitea zein garrantzitsua den irakasleentzat. Hori dela eta, Elduaienen etengabeko formakuntzari dagokion garrantzia emanez jarraituko dugu.