Urteroko Barne Formakuntza Planaren baitan, aste honetan Developing your Teaching izenburua zeraman jardunaldi berri bat ospatu dugu Elduaienen.
Cambridge English mintegia
Mintegia "Developing your Teaching"
Hizkuntza irakasleak egungo aplikazio digital eta teknika berritzaileenetan hazten jarraitzeko helburuarekin, Elduaien Hizkuntza Eskolak eta Anne Robinson-ek, Cambridge Assessment English ESOL-eko hizlariak, tresna digitalen inguruko mintegia aurkeztu genuen. Jardunaldian Elduaien Hizkuntza Eskolako zentro ezberdinetako 40 irakaslek hartu zuten parte.
Helburu bikoitza zuen topaketak. Alde batetik, irakasleei online lan egiteko tresna ezberdinak aurkeztea, beraien kabuz lan egiteko baliabideak izan ditzaten. Eta, beste alde batetik, online ikasteak dauzkan onuren inguruan mintzatu zen Anne, sare sozialen potentzialaz (Facebook, Twitter eta blogen abantailez), RSSez, content curation-ari buruz eta baita webinars-ei buruz ere.
Saioa modu dinamiko batean burutu zen. Jardunaldia gogoeta batekin hasi zen: Zergatik bilakatu ginen irakasle? Horrela, irakasleak bildu eta ideia honen inguruan mintzatu ziren beraien artean.
Ondoren, etengabeko formakuntzarako online dauden tresnak aurkeztu ziren. Anne Robinsonek esan zuen bezala, gero eta azterketa gutxiago egingo dira paperan idatziz eta irakaskuntza ere neurri haundiago batean digitalizatu egingo da. Hori guztiagatik ezinbestekoa da, irakasleek mundu digitalak eskaintzen dituen baliabideak ezagutzea eta beren egunerokotasunean erabiltzea.
Era horretan, Elduaienek teknologia berrien aldeko apustua egina du, orain arteko hizkuntzen formakuntza, mundu digitalak eskaintzen dituen aplikazio, teknologia eta metodo berritzaileenekin osatzeko.