Elduaien barne prestakuntzako plana

Elduaien Hizkuntza Eskolak eta Anne Robinson-ek, Cambridge Assesment English-eko hizlariak, idazkeraren ebaluazioaren inguruan, kontzientzia garatzeko mintegia aurkeztu zuten.

Hiru helburu nagusi zituen jardunaldiak. Alde batetik, CEFR-mailetan eta Cambridgeko English Writing Assessment eskaletan, idaztearen ebaluazioari buruzko irakasleen kontzientzia garatzea. Bestetik, eskala hauen baliagarritasuna aurkitzea, hizkuntza idatziaren alderdi ezberdinak aztertuz. Eta, azkenik, denon artean hainbat ideia partekatzea, esaterako, ikasleen idazlanak ebaluatzeko bakoitzak erabiltzen dituen teknikak ezagutzeko.  

Nola zuzentzen dituzue ikasleen idazlanak? Zenbat denbora igarotzen duzue klasean idazlanak zuzentzen? Edo, nola sentitzen zarete zuzentzerako garaian? Gogoetarako galdera horiekin abiatu zuen Robinson-ek jardunaldia. Horrela, irakasleak taldeetan bildu eta ideia hauen inguruan mintzatu ziren beraien artean.

Mintegia irakasleentzat probetxuzkoa izan zen zalantzarik gabe eta seguru gaude ere Anne Robinson-ek emandako aholku eta irizpideei zukua aterako dietela gure irakasleek ingeles saioetan. 

Eskerrik asko guztioi izandako harrera paregabeagatik!