Elduaien Hizkuntza Eskolak eta Anne Robinson-ek (Cambridge Assesment English-eko hizlariak) elkarlanean ‘Integrating technology into classroom teaching’ izeneko mintegia aurkeztu genuen, gure irakasleak egungo teknologien inguruan trebatzen jarraitzeko helburuarekin.
Cambridge English mintegia: Teknologia berriak ikasgelan
Gaur egun, baliabide digitalen presentzia areagotuz doa gure bizitzako esparru guztietan. Hori dela eta, Elduaien Hizkuntza Eskolan pentsatzen dugu ikasgeletan teknologiaren erabilera ezinbestekoa dela.
Horregatik, Elduaien Hizkuntza Eskolak eta Anne Robinson-ek (Cambridge Assesment English-eko hizlariak) elkarlanean ‘Integrating technology into classroom teaching’ izeneko mintegia aurkeztu genuen, gure irakasleak egungo teknologien inguruan trebatzen jarraitzeko helburuarekin.
Jardunaldiari hasiera emateko, parte-hartzaile guztiek galdeketa bat erantzun zuten. Jarraian, Anne-k ondorengo galderak egin zituen: Zenbat denbora uste duzue behar izan dudala galdeketa hau sortzeko? Zuen ikasleekin erabili ahal izango zenutela pentsatzen duzue? Robinsonen hitzetan, galdeketak oso eraginkorrak eta erabilgarriak dira, hamaika erabilera izan ditzaketelako.
Mintegia erabat praktikoa izan zen eta modu dinamiko batean burutu zen. Jardunaldian 30 irakasle inguruk hartu zuen parte. Saioan zehar, teknologia berriak ikasgeletan nola erabil daitezkeen landu zuten eta, saioetan baliabide teknologikoak integratu ahal izateko beharrezko tresnak jaso zituzten.
Horrekin guztiarekin, gure irakasleek haien klaseetan ikasleen parte hartzea areagotzea eta klaseak interaktiboagoak egitea espero dugu.
Berriro ere, mila esker irakasleei izandako harrera paregabeagatik!