Urteak joan urteak etorri, ikasleentzako une gero eta garrantzitsuagoa dira urtearen azken zatiko Cambridge titulu ofizialen deialdiak. Izan ere, gazte edo helduagoentzat aukera ezinhobeak dira ikasturtean zehar beraien ingeles maila ziurtatzeko. Horregatik, proba hauei berme osoz aurre egin ahal diezaieten, Elduaien Hizkuntza Eskolan berariazko ikastaroak eskaintzen ditugu.

Oraindik ez ditugu ezarri urtearen azken lauhilabetean antolatuko ditugun azterketen datak, baina beti bezala, First, Advanced edo Proficiency ziurtagiriak eskuratzea baimentzen duten probak burutuko dira eta, seguraski, bai paperezko eta bai ordenagailuzko azterketak aukeratzea posible izango da. Bi kasutan gutxienez Donostia edo Tolosa aukeratu ahal izango dituzu dagokizun azterketari aurre egiteko.

Zure erritmo normalean

Azterketa hauek prestatzeko uztaileko eta abuztuko berariazko ikastaroak zure erritmo normalera molda daitezen pentsatu ditugu, beraz hiru orduko eguneroko eskolak astelehenetik ostiralera izango dira, asteburua libre izaten jarrai dezazun, eta goizez izango dira beti, 8.00 tatik 11.00tara edo 11.00tatik 14.00etara hain zuzen ere, arratsalde osoa zuretzat eta egin nahi dituzun gauzak egiteko izan dezazun, horretarako baita uda.

Beti bezala, gure irakasle adituenek gidatuko dituzte berariazko ikastaro hauek eta kasu guztietan hizkutzaren bost gaitasunak oso sakonki landuko dira hauetan zehar. Gure helburu nagusia dagokizun azterketari gaindituko duzularen segurtasunarekin aurre egiteko aukera eskaintzea da, ondo dakigulako une honek zure etorkizunerako daukan garrantzia. Gainera, hamabostaldika egin daitezke.

Kontsulta ezazu dagokizun ikastaro trinkoaren prezioa hurbilen daukazun gure akademian.

Aurrerago, gure udako ikastaro trinkoen inguruko informazio zehatza ere luzatuko dizugu.