Murgildu etxeko txikienak Cambridge Unibertso liluragarrian! Ingelesean trebatzeko modu eraginkor eta dibertigarriena da.
Cambridge Unibertsoan gaztetatik murgiltzeak dituen abantailak
Aldatu Cambridgeko English ziurtagiriak 7-12 urte bitarteko seme-alabentzat
Zer da Cambridge Unibertsoa?
Cambridge English-eko ezagutza probek, bikaintasunaren erakusgarri direnak, mundu mailan milaka erakunderen atxikimendua jaso dute. Bai alor akademikoan bai profesionalean ezinbestekoak bilakatu dira ziurtagiriak hauek.
Nola murgildu?
Cambridge English-eko Young Learners ezagutza proben bidez: Starters, Movers eta Flyers.
First (FCE) edo Advanced (CAE) bezalako probetara ohitzeko modu naturalena dira eta etorkizunean oinarri sendoak izatea dute helburu. Horrela, 12 urte bitarteko ikasleek konfiantza irabaziko dute Cambridge Unibertsoarekin.
Ezagutza proba horiek, 4 trebetasun linguistiko lantzen dituzte (writing, listening, speaking eta reading) jarduera dibertigarri eta praktikoen bidez.
Txikitatik Cambridge English-eko probetan parte hartzearen abantailak:
- Etorkizuneko Cambridge English-eko probak ezagutzea eta konfiantza irabaztea horiek aurrera eramateko.
- Ikasleen ezagupenak sustatzea, aurrerapenak sarituz.
- Konpetentzia linguistikoak garatzea.
- Erronka dibertigarriak dira.
Proben ostean, gurasoek beren seme-alaben indarguneen eta landu beharreko gaien inguruko ziurtagiri bat jasoko dute.
Cambridge Unibertsoan gaztetatik murgiltzeak abantaila ugari ditu. Horrela, etorkizuneko frogetara era ludiko eta dibertigarrian hurbilduko dira ia konturatu gabe.
Has zaitez!
Oso erraza da, Elduaien Hizkuntza Eskola arduratzen da izapideak kudeatzeaz. Gainera, Cambridge English Language Assessment erakundeak baimendutako ES098 zentro aztertzailea garenez, ikasleek probak inguru ezagun batean egin ahal izatea ahalbidetzen dugu.