DALF frantseseko ziurtagiria

DALF edo Diplôme Approfondi de Langue Française (Frantses Hizkuntzako Diploma Aurreratua) Frantziako Hezkuntza Ministerioak igortzen dituen bizitza osorako balioa duten bi diploma ofizialek osatzen duten nazioarteko frantseseko ziurtagiri ofiziala da, hautagai atzerritarren frantseseko gaitasunak frogatzen dituena.

DALF azterketa honetarako urtean lau deialdi antolatzen dira normalean eta Europako Hizkuntzetarako Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen dituen bi goreneko mailak ebaluatzen ditu. Azterketak banan-banan burutzen dira, beraz hautagai bakoitzak bere gaitasunekin bat datorren maila aukeratu dezake izena eman eta dagokion probari aurre egiteko.

Ziurtagiri hauek bizitza osorako balioa dute eta hizkuntzaren lau gaitasunak ebaluatzea baimentzen dute: irakurketa eta entzunezko ulermena; eta idatzizko eta ahozko adierazpena.

DALF azterketaren formatua

Alliance Françaiseren beste azterketa guztiekin gertatzen den bezala, DALF ziurtagirienek hizkuntzaren lau gaitasunak ebaluatzea baimentzen dute: irakurketa eta entzunezko ulermena; eta idatzizko eta ahozko adierazpena.

DALF C1

  • Entzunezko ulermena: Grabazio batzuk entzun eta hauen inguruko ulermen galdetegiei erantzun behar zaie:
  1. Gutxi gorabehera zortzi minutuko iraupena duen grabazioa (elkarrizketa, ikastaro edo mintzaldi bat, adibidez) luze bat (bi aldiz entzun ahal izango da).
  2. Flash informatiboak, inkestak, publizitate iragarkiak eta antzeko irrati grabazio desberdinak (behin bakarrik entzun ahal izango dira).

Grabazioen gehienezko iraupena: 10 minutu.
Probaren iraupena 40 minutukoa da, gutxi gorabehera.
Puntuaketa: 0tik 25era.

  • Irakurketa ulermena: Ideiak sortzeko aproposa den 1.500-2.000 hitzez osatutako testu (kazetari edo literarioa) bat irakurri eta honen inguruko ulermen galdetegi bati erantzun behar zaio.

Probaren iraupena 50 minutukoa da, gutxi gorabehera.
Puntuaketa: 0tik 25era.

  • Idatzizko adierazpena: Bi zatitan banatutako proba:
  1. Guztira 1.000 hitz dituzten hainbat idatzizko dokumentu laburtu behar dira.
  2. Emandako dokumentuetan oinarritutako argudio entsegu bat idatzi behar da.

Hautagaiak bi esparru desberdinen artean aukeratu ahal izango du: letrak eta humanitateak, zientziak.
Probaren iraupena 2 ordu eta 30 minutukoa da, gutxi gorabehera.
Puntuaketa: 0tik 25era.

  • Ahozko adierazpena: Emandako dokumentu desberdinetan oinarritutako ahozko aurkezpen bat egin behar da eta horren ostean epaimahaiarekin eztabaidatu behar da.

Hautagaiak bi esparru desberdinen artean aukeratu ahal izango du: letrak eta humanitateak, zientziak.
Probaren iraupena 30 minutukoa da eta aurretik ordu oso bat izango da ariketa prestatzeko.
Puntuaketa: 0tik 25era.

Taldekako proben guztizko iraupena 4 ordukoa da. Gehieneko nota 100 puntukoa da, baina ziurtagiria eskuratzeko gutxieneko nota 50/100 da eta gaitasun bakoitzeko gutxieneko nota, 5/25.

DALF C2

  • Ahozko ulermena eta adierazpena: Hiru zatitan banatutako proba:
  1. Entzunezko dokumentu baten inguruko aipamena (bi aldiz entzungo da).
  2. Emandako dokumentuan azaltzen den arazo baten inguruko garapen pertsonala.
  3. Epaimahaiarekin eztabaida.

Hautagaiak bi esparru desberdinen artean aukeratu ahal izango du: letrak eta humanitateak, zientziak.
Probaren iraupena 30 minutukoa da eta aurretik ordu oso bat izango da ariketa prestatzeko.
Puntuaketa: 0tik 50era.

  • Idatzizko ulermena eta adierazpena: Guztira 2.000 hitz inguru dituzten emandako dokumentu desberdinetan oinarritutako eta egitura aproposa duen testu bat (artikulua, editoriala, txostena, hizketaldia, etabar).

Hautagaiak bi esparru desberdinen artean aukeratu ahal izango du: letrak eta humanitateak, zientziak.
Probaren iraupena 3 ordu eta 30 minutukoa da.
Puntuaketa: 0tik 50era.

Taldekako proben guztizko iraupena 3 ordu eta 30 minutukoa da. Gehieneko nota 100 puntukoa da, baina ziurtagiria eskuratzeko gutxieneko nota 50/100 da eta gaitasun bakoitzeko gutxieneko nota, 5/25.

Prestatu ezazu zure ziurtagia Elduaienen

Jarri gurekin harremanetan!

Elduaienen eskatutako zerbitzua eskaintzeko beharrezko datu pertsonalak jasotzen ditugu eta, zure baimena ematen badiguzu, komunikazioak edo newsletterra edo mailaketa testaren emaitza bidaltzeko. Ez ditugu inoiz zure datuak lagako,legezko betebeharrean salbu. Zure datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta datuak ezerezteko eskubidea duzula gogorarazten dizugu, baita beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian adierazten direnak, gauza ditzakezu, tratamenduaren arduradunaren helbidera zuzenduz. Informazio gehiago izateko egin klik hemen.