Diploma Avançado de Português como Língua Estrangeira (DAPLE)

Portugesa Atzerritar Hizkuntza bezala tituluen arteko laugarrengo ziurtagiria da eta Europako Hizkuntzetarako Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duen C1 mailaren baliokidea da. DIPLEaren kasuan bezala, azterketa bost zati desberdinetan banatuta dago, irakurketa eta idazketaren atalak banatuta daudelako eta egitura gaitasunaren atala mantentzen delako.

Ziurtagiri honek bere jabeak entzun edo irakurtzen duen ia guztia erraztasunez ulertzeko gaitasuna duela frogatzen du, eta baita portugesa ama hizkuntza duen pertsona batek azkar esaten duenaren gehiena barneratzeko ahalmena duela ere. Gainera, azterketa hau gainditzen duen hautagaia testu abstraktu edo egitura zaila duten idatziak sortu eta interpretatzeko gai dela eta edozein egoeratan eta aurreko prestakuntzarik gabe bere kabuz eta zehaztasunez moldatzeko aukera duela nabarmentzen du.

Azterketa honetara aurkeztu ahal izateko, hautagaiek 15 urte izan behar dituzte gutxienez eta onartutako zentro aztertzaile batean izena eman eta dagokion tasa ordaindu behar dute. Azterketen zuzenketa (ahozko atalarena izan ezik) Lisboako Unibertsitateko CAPLE zentroan egiten da, erakunde hau bait da ikaslearei azkeneko emaitza ematen diona.

Gainditutako azterketen notak hiru dira (Suficiente (55-69%), Bom (70-84%) eta Muito Bom (85-100%)) eta CAPLEk berak ziurtagiri ofizialak bidaltzen dizkie hautagaiei azterketa egin eta bost aste aurrerago.

Azterketa honen iraupena 4 ordu eta 30 minutukoa da, gutxi gorabehera.

Irakurketa ulermena, azken notaren %20a:

Ikasleek egunkari eta aldizkarietan argitaratzen diren testu eta artikulu gehienak ulertzeko ahalmena dutela agerian utzi behar dute, nahiz eta bere hiztegira ohituta ez egon. Gainera, lan arloan gutunak, argibideak eta artikuluak barneratzeko gai direla erakutsi behar dute, nahiz eta hauek beraiek aurretik erabili ez dituzten kontzeptuak izan.

Hezkuntza arloan, berriz, hautagaiek beraien ikasgaien inguruko testuak ulertzeko gaitasuna lortu dutela eta gai abstraktu eta metaforikoen inguruan eztabaidatzeko gai direla frogatu behar dute. Proba honetan bi testu irakurri behar dira detailean eta horien inguruko aukera anitzeko galderez osatutako galdetegi bati erantzun beharko diete ikasleek.

Atal honen iraupena ordu betekoa da.

Idatzizko adierazpena, azken notaren %20a:

Hautagaiek edozein gairen inguruan idazteko eta egoera mota guztietan moldatzeko ahalmena dutela frogatu behar dute. Lan arloan, edozein testu edo eskaerari erantzuna emateko gaitasuna dutela erakutsi beharko dute, nahiz eta laguntza pixka bat behar izan, eta baita diktatzen dietena idatzi eta gutunak, eskariak, kexak etabar sortzeko gai direla ere.

Ikasketen arloan, ikasleek irakurketa azkarretan edo hitzaldietan ondoren hauek ikasteko oharrak hartu ahal dituztela nabarmendu beharko dute; eta baita zailtasun puntu bat duten entsegu luzeak idazteko gai direla ere. Proba honetan hautagaiek erakunde aztertzaileak ezarritako gai zehatz baten inguruko 300 hitzeko testu bat, edo bi, idatzi beharko dute.

Atal honen iraupena ordu 1 eta 30 minutukoa da.

Egitura gaitasuna, azken notaren %20a:

Hautagaiek gerundioak, infinitiboak eta partizipioak zuzenki erabiltzeko, egitura konplexuko esaldiak sortzeko eta baldintza adizkiez erraztasunez baliatzeko gaitasuna dutela frogatu beharko dute; eta baita konparaketetaz eta kuantifikazioetaz baliatuz jendea edo lekuak deskribatzea baimentzen duten hizkuntza esaerak erabiltzeko gai direla ere.

Proba honetan, ikasleek bi gai desberdinetako bi testu ezberdin bete beharko dituzte. Lehenengoan, esaldiak aldatu beharko dituzte aukera anitzeko erantzunen bidez. Bigarrengoan, aldiz, testua aztertu eta laburtu edo handiagotu beharko dute azterketaren atal honi aurre egiterakoan jasotzen dituzten argibideen arabera.

Atal honen iraupena ordu betekoa da.

Entzunezko ulermena, azken notaren %20a:

Hautagaiek eguneroko egoeretan edozein gairen inguruko solasaldi formalak jarraitzeko, eztabaidetan parte hartzeko, elkarrizketak egiteko, iritzi politiko edo kulturalak ulertzeko eta filmak edo antzerki saioak barneratzeko gaitasuna dutela nabarmendu beharko dute.

Ikasleek lan eta hezkuntza arloetan gai konplexuen inguruko mintegiak, hitzaldiak eta bilerak jarraitzeko gaitasuna dutela frogatu beharko dute, nahiz eta zenbait esamoldek eta gauza zehatzak esateko erak zailtasunak sortu diezaieketen.

Proba hau hiru atal desberdinetan banatuta dago eta guztietan egia/gezurra formatuko edo aukera anitzeko galderei erantzunak eman behar zaizkie: irrati programa bateko audio bat entzun, solasaldi labur batzuei arreta jarri eta hitzaldi konplexu baten laburpen bat barneratu.

Atal honen iraupena 40 minutukoa da.

Ahozko adierazpena, azken notaren %20a:

Hautagaiek eguneroko egoeretan edozein gairen inguruko komunikazio informaletan modu eraginkorrean parte hartzeko ahalmena dutela nabarmendu beharko dute, horretarako elkarrizketaren une eta testuinguruarekin bat datozen umore puntuak eta intonazioak erabili beharko dituztelarik.

Aldi berean, ikasleek lan arloan zenbait argudiaketa, limurtze eta eztabaidatzeko erak modu eraginkorrean erabiltzeko gaitasuna dutela eta lan zentru batean suertatzen diren egoera gehienetan moldatzeko gai direla frogatu beharko dute. Hezkuntza arloan, aldiz, beraientzako ohikoak diren gaien inguruko aurkezpenak egin ahal dituztela, nahiz eta zailtasunen bat izan, eta aurretik jakin ezin duten gai baten inguruko iritziak eskatzeko eta beraienak argudiatzeko ahalmena eskuratu dutela nabarmendu beharko dute.

Proba hau hiru atal desberdinetan banatuta dago: ahozko azterketaren aurretik jasotako gai baten inguruan solaskidearen kontrako iritzia defendatu, azaldutako arazo bati irtenbidea aurkitzeko plan bat garatu eta aztertzailearekin elkarrizketa zuzen bat.

Atal honen iraupena 20 minutukoa da hautagai bikote bakoitzeko.

Prestatu ezazu zure ziurtagia Elduaienen

Jarri gurekin harremanetan!

Elduaienen eskatutako zerbitzua eskaintzeko beharrezko datu pertsonalak jasotzen ditugu eta, zure baimena ematen badiguzu, komunikazioak edo newsletterra edo mailaketa testaren emaitza bidaltzeko. Ez ditugu inoiz zure datuak lagako,legezko betebeharrean salbu. Zure datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta datuak ezerezteko eskubidea duzula gogorarazten dizugu, baita beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian adierazten direnak, gauza ditzakezu, tratamenduaren arduradunaren helbidera zuzenduz. Informazio gehiago izateko egin klik hemen.