DELF Scolaire haurrentzako frantseseko ziurtagiria
DELF Scolaireziurtagiria autonomía erkidegoetan gauzatzen da autonomía erkidegoetako hezkuntza agintariek eta Espainiako Frantziako Enbaxadako Kultura Zerbitzuak sinatutako akordioaren esparruan.
DELF Scolaire ziurtagiriaren deialdia urtean behin bakarrik antolatzen da (apirilaren bukaeran normalean), baina proba honetara ezin du nahi duenak libreki aurkeztu. Izan ere, Hezkuntza kontseilaritza desberdinek Frantziako Enbaxadarekin sinatzen dituzten hitzarmenetan jasota dauden Bigarren Hezkuntzako institutuetako ikasleek bakarrik egin dezakete azterketa hau.
DELF Scolaire ziurtagiriak bizitza osorako balioa du eta Europako Hizkuntzetako Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen dituen lehenengo lau mailak ebaluatzen ditu (A1, A2, B1 eta B2). Azterketak banan-banan burutzen dira, beraz hautagai bakoitzak bere gaitasunekin bat datorren maila aukeratu dezake izena eman eta dagokion probari aurre egiteko.
DELF Scolaire azterketaren formatua
DELF Escolaire azterketaren atalak helduentzako DELF ziurtagiria eskuratzeko probatan oinarrituta daude, baina gaiak gazteen adin eta ingurunean pentsatuta moldatu dira. Horrrela, azterketa hauek hizkuntzaren oinarrizko lau gaitasunak ebaluatzea baimentzen dute: irakurketa eta entzunezko ulermena; eta idatzizko eta ahozko adierazpena.
DELF SCOLAIRE: A1 |
Iraupena |
Gehieneko nota |
Entzunezko ulermena Eguneroko bizitzako gaien inguruko hiru edo lau grabazio oso laburrak entzun (bitan entzun ahal izango dira) eta hauen inguruko ulermen galdetegiei erantzun behar zaie. |
20 minutu, gutxi gorabehera |
/ 25 |
Irakurketa ulermena Eguneroko bizitzako gaien inguruko lauzpabost idatzizko dokumentu irakurri eta hauen inguruko ulermen galdetegiei erantzun behar zaie. |
30 minutu |
/ 25 |
Idatzizko adierazpena Bi zatitan banatutako proba: |
30 minutu |
/ 25 |
Ahozko adierazpena Hiru zatitan banatutako proba: |
5-7 minutu |
/ 25 |
Taldekako proben erabateko iraupena: ordu 1 eta 20 minutu
* Gehieneko nota: 100
* Ziurtagiria eskuratzeko gutxieneko nota: 50/100 (gaitasun bateko nota altuago batek beste gaitasun bateko nota bajuagoa orekatu dezake)
Proba bakoitzeko gutxieneko nota: 5/25
DELF SCOLAIRE: A2 |
Iraupena |
Gehieneko nota |
Entzunezko ulermena Eguneroko bizitzako gaien inguruko hiru edo lau grabazio oso laburrak entzun (bitan entzun ahal izango dira) eta hauen inguruko ulermen galdetegiei erantzun behar zaie. |
25 minutu, gutxi gorabehera |
/ 25 |
Irakurketa ulermena Eguneroko bizitzako gaien inguruko lauzpabost idatzizko dokumentu irakurri eta hauen inguruko ulermen galdetegiei erantzun behar zaie. |
30 minutu |
/ 25 |
Idatzizko adierazpena Bi idatzi labur sortu beharko dira (lagun bati gutuna edo mezu bat): |
45 minutu |
/ 25 |
Ahozko adierazpena Hiru zatitan banatutako proba: |
6-8 minutu |
/ 25 |
Taldekako proben erabateko iraupena: ordu 1 eta 40 minutu
* Gehieneko nota: 100
* Ziurtagiria eskuratzeko gutxieneko nota: 50/100 (gaitasun bateko nota altuago batek beste gaitasun bateko nota bajuagoa orekatu dezake)
Proba bakoitzeko gutxieneko nota: 5/25
DELF SCOLAIRE: B1 |
Iraupena |
Gehieneko nota |
Entzunezko ulermena Hiru grabazio entzun (bitan entzun ahal izango dira) eta hauen inguruko ulermen galdetegiei erantzun behar zaie. |
25 minutu, |
/ 25 |
Irakurketa ulermena Bi idatzizko dokumentu irakurri eta hauen inguruko ulermen galdetegiei erantzun behar zaie: |
35 minutu |
/ 25 |
Idatzizko adierazpena Gai orokor baten inguruko ikuspegi pertsonalaren idatzizko adierazpena (entsegua, gutuna, artikulua, etabar.). |
45 minutu |
/ 25 |
Ahozko adierazpena Hiru zatitan banatutako proba: |
15 minutu, gutxi gorabehera |
/ 25 |
Taldekako proben erabateko iraupena: ordu 1 eta 45 minutu
* Gehieneko nota: 100
* Ziurtagiria eskuratzeko gutxieneko nota: 50/100 (gaitasun bateko nota altuago batek beste gaitasun bateko nota bajuagoa orekatu dezake)
Proba bakoitzeko gutxieneko nota: 5/25
DELF SCOLAIRE: B2 |
Iraupena |
Gehieneko nota |
Entzunezko ulermena Bi grabazio entzun eta hauen inguruko ulermen galdetegiei erantzun behar zaie: |
30 minutu, gutxi gorabehera |
/ 25 |
Irakurketa ulermena Idatzizko bi dokumentu irakurri eta hauen inguruko ulermen galdetegiei erantzun behar zaie: |
Ordu 1 |
/ 25 |
Idatzizko adierazpena Gai baten inguruan jarrera bat azaldu eta horren aldeko argudioak erabili (eztabaida, gutun formal edo artikulu kritiko bati osagarriak eskaini). |
Ordu 1 |
/ 25 |
Ahozko adierazpena Ideiak sortzeko aproposa den dokumentu labur baten inguruko aurkezpena egin eta horren inguruko ikuspegi bat defendatu. |
20 minutu, gutxi gorabehera |
/ 25 |
Taldekako proben erabateko iraupena: 2 ordu eta 30 minutu
* Gehieneko nota: 100
* Ziurtagiria eskuratzeko gutxieneko nota: 50/100 (gaitasun bateko nota altuago batek beste gaitasun bateko nota bajuagoa orekatu dezake)
Proba bakoitzeko gutxieneko nota: 5/25