DELF frantseseko ziurtagiria

DELF edo Diplôme d’Études en Langue Française (Frantses Hizkuntzako Ikasketaren Diploma), Frantziako Hezkuntza Ministerioak igortzen dituen lau diploma ofizialek osatzen duten frantseseko ziurtagiria da, hautagai atzerritarren frantseseko gaitasunak frogatzen dituena.

Gaur egun, DELF ziurtagiria Europako Hizkuntzetako Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen dituen sei mailetatik lehenengo lauez osatuta dago: A1, A2, B1 eta B2. Azterketak banan-banan burutzen dira, beraz hautagai bakoitzak bere gaitasunekin bat datorren maila aukeratu dezake izena eman eta dagokion probari aurre egiteko.

Ziurtagiri hauek bizitza osorako balioa dute eta hizkuntzaren lau gaitasunak ebaluatzea baimentzen dute: irakurketa eta entzunezko ulermena; eta idatzizko eta ahozko adierazpena.

DELF azterketaren formatua

CECRL

DELF

Erabiltzailea

A1

DELF A1

oinarrizkoa

A2

DELF A2

B1

DELF B1

menpekotasunik gabe

B2

DELF B2

DELF-n lau ziurtagiriak guztiz independienteak dira, beraz hautagaiek zuzenean dagokien mailako azterketarako izena emateko aukera daukate.

Maila bakoitzean hizkuntzaren lau gaitasunak ebaluatzen dira: irakurketa eta entzunezko ulermena; eta idatzizko eta ahozko adierazpena.

DELF A1

Iraupena

Gehieneko nota

Entzunezko ulermena

Eguneroko bizitzako gaien inguruko hiru edo lau grabazio oso laburrak entzun (bitan entzun ahal izango dira) eta hauen inguruko ulermen galdetegiei erantzun behar zaie.
Grabazioen gehienezko iraupena: 3 minutu.

20 minutu, gutxi gorabehera

/ 25

Irakurketa ulermena

Eguneroko bizitzako gaien inguruko lauzpabost idatzizko dokumentu irakurri eta hauen inguruko ulermen galdetegiei erantzun behar zaie.

30 minutu

/ 25

Idatzizko adierazpena

Bi zatitan banatutako proba:
    - fitxa edo inprimaki bat bete behar da.
    - Eguneroko bizitzako gaien inguruko esaldi sinpleak idatzi behar dira (postalak, mezuak, epigrafeak, etabar.).

30 minutu

/ 25

Ahozko adierazpena

Hiru zatitan banatutako proba:
    - zuzendutako elkarrizketa.
    - informazioa trukatzea.
    - itxurazko solasaldia.

5-7 minutu
prestaketa:
10 minutu

/ 25

Taldekako proben erabateko iraupena: ordu 1 eta 20 minutu
* Gehieneko nota: 100
* Ziurtagiria eskuratzeko gutxieneko nota: 50/100 
(gaitasun bateko nota altuago batek beste gaitasun bateko nota bajuagoa orekatu dezake)
Proba bakoitzeko gutxieneko nota: 5/25

 

DELF A2

Iraupena

Gehieneko nota

Entzunezko ulermena

Eguneroko bizitzako gaien inguruko hiru edo lau grabazio oso laburrak entzun (bitan entzun ahal izango dira) eta hauen inguruko ulermen galdetegiei erantzun behar zaie.
Grabazioen gehienezko iraupena: 5 minutu.

25 minutu, gutxi gorabehera

/ 25

Irakurketa ulermena

Eguneroko bizitzako gaien inguruko lauzpabost idatzizko dokumentu irakurri eta hauen inguruko ulermen galdetegiei erantzun behar zaie.

30 minutu

/ 25

Idatzizko adierazpena

Bi idatzi labur sortu beharko dira (lagun bati gutuna edo mezu bat):
    - gertakari bat edo bizitako egoera pertsonal bat azaldu.
    - gonbidatu, eskertu, barkamen eske, zerbait eskatu, informatu edo zoriontzeko idatzi.

45 minutu

/ 25

Ahozko adierazpena

Hiru zatitan banatutako proba:
    - zuzendutako elkarrizketa.
    - informazioa trukatzea.
    - itxurazko solasaldia.

6-8 minutu
prestaketa:
10 minutu

/ 25

Taldekako proben erabateko iraupena: ordu 1 eta 40 minutu
* Gehieneko nota: 100
* Ziurtagiria eskuratzeko gutxieneko nota: 50/100 
(gaitasun bateko nota altuago batek beste gaitasun bateko nota bajuagoa orekatu dezake)
Proba bakoitzeko gutxieneko nota: 5/25

 

DELF B1

Iraupena

Gehieneko nota

Entzunezko ulermena

Hiru grabazio entzun (bitan entzun ahal izango dira) eta hauen inguruko ulermen galdetegiei erantzun behar zaie.
Grabazioen gehienezko iraupena: 6 minutu.

25 minutu,
gutxi gorabehera

/ 25

Irakurketa ulermena

Bi idatzizko dokumentu irakurri eta hauen inguruko ulermen galdetegiei erantzun behar zaie:
   - jasotako zeregin batekiko irakurritako informazioetaz erabilgarriak aukeratu.
   - interes orokorreko dokumentu baten edukiak aztertu.

35 minutu

/ 25

Idatzizko adierazpena

Gai orokor baten inguruko ikuspegi pertsonalaren idatzizko adierazpena (entsegua, gutuna, artikulua, etabar.).

45 minutu

/ 25

Ahozko adierazpena

Hiru zatitan banatutako proba:
   - zuzendutako elkarrizketa.
   - ariketa elkarreragilea.
   - ideak sortzen dituen dokumentu baten inguruko norberaren ikuspegia adierazi beharko da.

15 minutu, gutxi gorabehera
prestaketa: 10 minutu
(bakarrik atalaren hirugarren probari dagokio)

/ 25

Taldekako proben erabateko iraupena: ordu 1 eta 45 minutu
* Gehieneko nota: 100
* Ziurtagiria eskuratzeko gutxieneko nota: 50/100 
(gaitasun bateko nota altuago batek beste gaitasun bateko nota bajuagoa orekatu dezake)
Proba bakoitzeko gutxieneko nota: 5/25

 

DELF: B2

Iraupena

Gehieneko nota

Entzunezko ulermena

Bi grabazio entzun eta hauen inguruko ulermen galdetegiei erantzun behar zaie:
- elkarrizketa, informazio buletina, etabar (behin bakarrik entzun ahal izango da).
- hizketaldi, solasaldi, diskurtso, documental, irrati edo telebista programa bat (bi aldiz entzun ahal izango da).
Grabazioen gehienezko iraupena: 8 minutu.

30 minutu, gutxi gorabehera

/ 25

Irakurketa ulermena

Idatzizko bi dokumentu irakurri eta hauen inguruko ulermen galdetegiei erantzun behar zaie:
- Frantzia edo frantses hizkuntzaren ingurumeneko testu informatibo bat.
- argudio testu bat.

Ordu 1

/ 25

Idatzizko adierazpena

Gai baten inguruan jarrera bat azaldu eta horren aldeko argudioak erabili (eztabaida, gutun formal edo artikulu kritiko bati osagarriak eskaini).

Ordu 1

/ 25

Ahozko adierazpena

Ideiak sortzeko aproposa den dokumentu labur baten inguruko aurkezpena egin eta horren inguruko ikuspegi bat defendatu.

20 minutu, gutxi gorabehera
prestaketa: 30 minutu

/ 25

Taldekako proben erabateko iraupena: 2 ordu eta 30 minutu
* Gehieneko nota: 100
* Ziurtagiria eskuratzeko gutxieneko nota: 50/100 
(gaitasun bateko nota altuago batek beste gaitasun bateko nota bajuagoa orekatu dezake)
Proba bakoitzeko gutxieneko nota: 5/25

Prestatu ezazu zure ziurtagia Elduaienen

Jarri gurekin harremanetan!

Elduaienen eskatutako zerbitzua eskaintzeko beharrezko datu pertsonalak jasotzen ditugu eta, zure baimena ematen badiguzu, komunikazioak edo newsletterra edo mailaketa testaren emaitza bidaltzeko. Ez ditugu inoiz zure datuak lagako,legezko betebeharrean salbu. Zure datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta datuak ezerezteko eskubidea duzula gogorarazten dizugu, baita beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian adierazten direnak, gauza ditzakezu, tratamenduaren arduradunaren helbidera zuzenduz. Informazio gehiago izateko egin klik hemen.