Hizkuntza ikastaroetarako deskontu bereziak

Familia Ugarientzat deskontu berezia.
Matrikula erabat doan eta familiako kide bakoitzaren hileko kuotan %12ko deskontua ingeleseko, frantseseko, alemaneko edo bakoitzak nahi duen hizkuntza ikastaroan. Familia Ugarien txartela aurkeztuz soilik. Aukera ona, ezta?
Zenbat eta gehiago izan…hobe!
Familiako bigarren kideak hizkuntza ikastaro batean izena emanez gero, ikastaroko matrikulan %50eko deskontua lor dezake eta hirugarren kideak, matrikula doan izango du.
Eta onena falta da! Familiako laugarren kideak, bai hizkuntza ikastaroaren matrikula bai ikastaroa bera erabat doan izango ditu. Ez galdu aukera!
Bigarren hizkuntza bat ikasteko deskontu berezia.
Elduaieneko edozein eskoletan bigarren hizkuntza bat edo gehiago aldi berean ikasteagatik matrikula doan izango duzu bigarren hizkuntzatik aurrera.
Gure deskontu eta aukera guztiak ezagutzeko sar zaitez www.elduaien.com webgunean edo galdetu Elduaien eskoletan eta aukeratu zuk nahi duzun deskontu mota!
OHARRA: Elduaieneko deskontuak ez dira metatuko.