Diploma Intermédio de Português como Língua Estrangeira (DIPLE)

Portugesa Atzerritar Hizkuntza bezala tituluen arteko hirugarrengo ziurtagiria da eta Europako Hizkuntzetarako Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duen B2 mailaren baliokidea da. Kasu honetan azterketa bost zati desberdinetan banatuta dago. Izan ere, irakurketa eta idazketa probak banatuta daude eta atal berri bat gehitzen da, egitura gaitasunarena.

Ziurtagiri honek bere jabeak testu luzeak interpretatu eta hauen esanahi inplizituak ulertzeko gaitasuna duela frogatzen du. Eta baita erraztasun erlatiboarekin gai abstraktuen inguruan arrazoibide luzeak sortu eta testu konplexuetako xehetasunak ulertu ditzakela (nahiz eta bere espezialitatekoa ez izan); eta lan edo hezkuntza munduetan linguistikoki independentea dela, nahiz eta xehetasun eta zehaztasun mugatuarekin izan.

Azterketa honetara aurkeztu ahal izateko, hautagaiek 15 urte izan behar dituzte gutxienez eta onartutako zentro aztertzaile batean izena eman eta dagokion tasa ordaindu behar dute. Azterketen zuzenketa (ahozko atalarena izan ezik) Lisboako Unibertsitateko CAPLE zentroan egiten da, erakunde hau bait da ikaslearei azkeneko emaitza ematen diona.

Gainditutako azterketen notak hiru dira (Suficiente (55-69%), Bom (70-84%) eta Muito Bom (85-100%)) eta CAPLEk berak ziurtagiri ofizialak bidaltzen dizkie hautagaiei azterketa egin eta bost aste aurrerago.

Azterketa honen iraupena 3 ordu eta 45 minutukoa da, gutxi gorabehera.

Irakurketa ulermena, azken notaren %20a:

Hautagaiek edozein gairen inguruko testu gehienak ulertzeko beraien gaitasuna nabarmendu behar dute, eta baita kazetaritza testu mota desberdinak eta aurretik ezagutzen ez dituzten gaiekin erlazionatutako testuak ulertu ditzaketela argi utzi beharko dute ere. Horretaz gain, beraien lanaren inguruko gutunak barneratu ahal dituztela erakutsi beharko dute, nahiz eta horiek eguneroko gaien ingurukoak ez izan, eta baita informazio argiegiak ez dituzten testuak ere.

Hezkuntza testuinguruan, ikasleek agerian utzi beharko dute normalean ikasten ez dituzten irakasgaien inguruko testuak ulertu ditzaketela, eta baita liburuak eta artikuluak ere, nahiz eta beraien irakurketa abiadura oraindik pixka bat geldoa izan. Proba honetan, lehen testu bat irakurri eta egia/gezurra edo aukera anitzeko formatuko galderei erantzun beharko diote; eta bigarrengo kazetaritza testu bat barneratu eta hauen inguruko galderei erantzun beharko dizkiete hautagaiek.

Atal honen iraupena 45 minutukoa da.

Idatzizko adierazpena, azken notaren %20a:

Hautagaiek eguneroko egoeratan edozein gairen inguruan idazteko gaitasuna dutela erakutsi beharko dute eta, lan munduaren testuinguruan, ekimen desberdinen inguruan idatzi, dokumentu edo mezu konplexuak sortu edo diktaketaren arabera idazteko gai direla frogatu beharko dute.

Hezkuntza testuinguruan, aldiz, hautagaiek irakurketa saioetan edo hizketaldietan oharrak hartzeko gaitasuna eta iturri desberdinetako testuak laburtu edo gutunak eta entseguak idazteko ahalmena frogatu beharko dituzte. Proba hiru zatitan banatuta dago: 150 eta 180 hitz bitarteko gutun pertsonal bat idatzi, testu desberdinetako argudiaketa bat sortu eta testu baten esaldiak osatu.

Atal honen iraupena ordu 1 eta 15 minutukoa da.

Egitura gaitasuna, azken notaren %20a:

Ikasleek artikuluak, preposizioak, aditzak, konjuntzioak, izenordainak eta moduzko egiturak era zuzenean erabiltzeko gaitasuna dutela nabarmendu beharko dute; eta baita hauek sortu ditzaketela eta portugeseko gramatikaren arabera egituratu ahal dituztela ere.

Horretaz gain, jendearen ohiko deskribapenekin eta eguneroko egoerekin bat datorren lexikoa erabiltzeko gai direla frogatu beharko dute hautagaiek. Proba hiru zatitan banatuta dago: testu eta esaldiak osatu, aditzen modua aldatu eta aurretik jasotako testu bat antolatu.

Atal honen iraupena 45 minutukoa da.

Entzunezko ulermena, azken notaren %20a:

Hautagaiek aurreikusi daitezkeen gai mota desberdinen inguruko eguneroko elkarrizketak ulertu ditzaketela frogatu beharko dute; eta baita mediku gomendioak edo gai publikoekin erlazionatutako testuak, telebista programak (irudietaz lagunduta) eta tour turistiko batean zehar eskaintzen diren azalpen gehienak ere.

Lan munduaren testuinguruan, beraien lanbidearekin erlazionatutako elkarrizketak eta bereziki beraien sektoreko bilerak ulertzeko gaitasuna dutela frogatu beharko dute. Hezkuntza testuinguruan, aldiz, bilera edo hizketaldi bateko zentzu orokorra barneratu dezaketela eta beraien irakasgaien inguruko elkarrizketak ulertu ditzaketela argi utzi beharko dute.

Proba hiru zatitan banatuta dago, guzti hauetan zehar egia/gezurra eta aukera anitz formatuko galdetegiei erantzun beharko dizkietela: eguneroko egoeren inguruko elkarrizketa motzak, irrati programa bat eta iritziak zabaltzen dituzten hizketaldi edo audioak entzun beharko dituzte, hain zuzen ere.

Atal honen iraupena 40 minutukoa da.

Ahozko adierazpena, azken notaren %20a:

Hautagaiek hoteletan, dendatan eta jatetxeetan zuzenki adierazteko gaitasuna dutela argi utzi beharko dute; eta baita medikuntza eta turismo arloetan moldatzen direla ere. Horretaz gain, eztabaidei aurre egiteko gai direla eta lan munduan gai desberdinen inguruko informazioa eskatu edo emateko eta bileratan parte hartzeko gai direla agerian utzi beharko dute.

Hezkuntza munduan, ikasleek hitzaldi eta seminarioetan aurreikusitako gaien inguruan galderak egiteko eta beraientzako ezagunak diren gertakarien inguruko laburpenak egiteko gaitasuna dutela erakutsi beharko dute. Proba hiru zatitan banatuta dago: beste ikasleekin elkarrizketa, negoziatzeko trebetasuna dutela frogatzeko plan bat garatu eta aztertzailearekin zuzeneko elkarrizketa.

Atal honen iraupena 20 minutukoa da hautagai bikote bakoitzeko.

ESKOLA DIPLEa

DIPLE azterketak badu eskola bertsio bat, helduentzako probaren atal eta ezaugarri berdin-berdinak ditu, baina 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzat pentsatutako azterketa da eta beraiei zuzendutako hizkuntza eta beraien adineko aproposagoak diren egoerak aurkezten dizkie proban zehar. 

Prestatu ezazu zure ziurtagia Elduaienen

Jarri gurekin harremanetan!

Elduaienen eskatutako zerbitzua eskaintzeko beharrezko datu pertsonalak jasotzen ditugu eta, zure baimena ematen badiguzu, komunikazioak edo newsletterra edo mailaketa testaren emaitza bidaltzeko. Ez ditugu inoiz zure datuak lagako,legezko betebeharrean salbu. Zure datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta datuak ezerezteko eskubidea duzula gogorarazten dizugu, baita beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian adierazten direnak, gauza ditzakezu, tratamenduaren arduradunaren helbidera zuzenduz. Informazio gehiago izateko egin klik hemen.