Elduaien Hizkuntza Eskolan gure ikaslegoaren heziketa da garrantzitsuena eta hau ahal bezainbeste bermatzeko helburuarekin eskaintza berezi bat luzatu diogu ikasturte xelebre honetan zehar, eta pandemiaren gainetik, bere prestakuntzarekin jarraitu ahal dezan
Zure prestakuntza ez dadila eten
Bizitzea suertatu zaigun pandemia garai honetan, Elduaien Hizkuntza Eskolan udan zehar ikasturte berria prestatzen ari ginela, hasieratik oso argi izan genuen irtenbide bat aurkitu behar genuela gure ikaslegoak eskolarik galdu behar ez izateko konfinamendua bete behar bazuen, adibidez.
Zoritxarrez, iraileko lehen astetik aurrera asko izan dira etxean gelditu behar izan duten gure ikasleak, positiboak edo kontaktu estuak medio, eta konponbide bikain batean bilakatu da guzti horiek beraien ikastaroekin klase birtualen bidez jarraitzeko gure proposamena.
Baina positibo bat ez da gaur egun ikaslegoak bere bidean topatu dezakeen oztopo bakarra eta Elduaienen eskaintza hau zabaldu nahi izan dugu. Gure helburu bakarra ikasle bakoitzak bere eskola guztiak jaso ahal izatea da, hori bait da bere heziketa aurrera egitea bermatzen duena.
Pandemiaren gainetik
Hain zuzen ere, Elduaien Hizkuntza Eskolako ikasle guztiek etxean gelditu behar badira, bai positibo batengatik, bai kontaktu estu batengatik edo delakoa, normalean galduko luketen eskola hori birtualki jarraitu ahal izango dute guri pixka bat aurretik abisatuta. Gurean eskolak galtzea ez da aukera bat eta gure ikasleek aukera hau etengabe erabiltzen ari dira.
Segurtasun protokoloaren arrakasta
Gainera, Elduaien Hizkuntza Eskolaren akademiak ingurune seguruak dira. Izan ere, ikasturte berriari begira udan zehar emaitza bikainekin probatu genuen eta irailetik aurrera gauzatu dugun segurtasun protokolo zorrotzarekin arrakasta izaten ari gara.
Badakigu urte deserosoa izaten ari dela, baina zuekin guztiekin gaude. Animo eta ez etsi!