Cambridge University Press & Assessment erakundearen ziurtagiri ofizialak lortzeko deialdiak oso hitzordu garrantzitsuak dira inglesa ikasten ari diren pertsonentzat. Are gehiago ikasturte honetan zehar, izan ere badirudi behin betiko pandemia gainditu eta gutxinaka normaltasuna berreskuratzen hasiko garela.

Zentro aztertzaile ofiziala bezala, Elduaien Hizkuntza Eskolan deialdi hauek zorrotzki zaintzen ditugu beti eta gure ikasleei aparteko prestakuntza eskaintzeko ahalegintzen gara. Guretzako ez da nahikoa Shakespeareren hizkuntza irakastea, ikasle bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua egiten dugu eta azterketara aurkezteko unerik aproposena zein den esaten diogu.

Inongo kostu gehigarririk gabe

Baina guzti hau gutxi balitz, ikasleentzako hain garrantzitsua den azken azterketa horri aurre egiteko garaia iristen denean, Elduaienen haratago goaz. Hain zuzen ere, gure ikaslegoari Cambridge English probak segurtasun osoz eta berme guztiekin prestatzeko berariazko saioak eskaintzen dizkiogu inongo kostu gehigarririk gabe.

Ezinezkoa da ikasleen %100ak gaindituko dituela ziurtatzea, baina gure ikasle adituenek gidatzen dituzten ikastaro hauen helburu nagusiak ehuneko horretara ahal bezainbeste hurbiltzea eta, batez ere, gure hautagai gazteei lasaitasuna eta segurtasuna eskaintzea dira.

Talde murriztuak eta ordutegi anitzak

Gure eskaintza zabalaren barne, Elduaienen hizkuntza guztietako eta adin guztietarako ikastaroak ere eskaintzen ditugu, beti ere talde murriztuetan (8-10 ikasle gehienez) eta ordutegi anitzekin. Kasu guztietan gure hizkuntzen irakaskuntzan 50 urtetik gorako esperientzian oinarritutako metodologia propioa jarraitzen dugu ikasleen prestakuntzarik onena ziurtatzeko helburuarekin.

14 akademia seguruak

Gainera, Elduaien Hizkuntza Eskolan gure ikaslegoari COVID-19asaihesteko segurtasun neurri guztiak eskaintzen dizkiogu eskola presentzialak eman ahal izateko Gipuzkoa osoan zehar, Beasainetik Irunera, banatuta dauzkagun 14 akademiatan.