Elduaien Hizkuntza Eskolatik Cambridge ziurtagiriak lortu ahal izateko martxoan zehar burutuko diren azterketetarako izen-emate epea bihar osteguna urtarrilak 30ean amaituko dela gogorarazi nahi dizuegu: B1 Preliminary (PET), B2 First eta C1 Advanced.

Deialdi honetan zuei dagokizuen Cambridge azterketa egin nahi duzuen guztiok aukera zabala izango duzue, Elduaien Hizkuntza Eskolak data eta kokapen ezberdinak ezarri bait ditu komeni zaizuen bezala egin ahal dezazuen.

Elduaien Hizkuntza Eskolako ikasleak bazarete ez duzue kezkatu behar, informazio osoa zuen ingeles klaseetan bertan jasoko baituzue, baina gure ikasleak ez bazarete eta zuen kabuz Cambridge azterketetarako apuntatu nahi baduzue, jakin dezazuela gurekin izena eman dezakezuela gure Gipuzkoako 16 zentroetan.

Gogoratu behar duzuen informazio guztia azterketa datak atalean aurkitu dezakezuela eta azterketa desberdinetarako izena eman dezakezuela erosotasun osoz, etxetik mugitu gabe eta klik bakar batekin. Online matrikulatu! PETFirst edo Advanced

Gainera, Elduaien Hizkuntza Eskolako ikasleak bazarete, azterketarako matrikula egitean abantaila bereziak izango dituzue. Horien artean nabarmenena zuen ohiko Cambridge azterketa prestatzeko klase orduen bikoitza prezio berean jasotzea da. Honi esker, probarako sakonago preta zaitezkete inongo gehigarrizko kosturik gabe.

Informazio gehiago cambridge@elduaien.com helbidean edo 943 67 47 33 telefonoan.