Cambridge azterketak, prestatu zeure burua

Hurrengo asteetan antolatuko ditugun Cambridge Assessment English erakundearen probetako bat burutu behar baduzu, ziur egon gomendio hauek zure Cambridge ziurtagiria eskuratzen lagunduko dizutela:

1. Azterketaren egitura ezagutu eta honi ohitu

Azterketa bakoitza atal desberdinez osatuta dago eta zati bakoitzak bere ezaugarri zehatzak ditu. Azterketaren egitura ezagutzeak egoerari errazago aurre egitea eta ezustekoak saihestea baimenduko dizu.

2. Atal bakoitza burutzeko daukazun denbora jakin eta kontrolatu

Azterketaren zati bakoitza egiteko daukazun gehienezko denbora ezagutzeak eta hura aldi oro kontrolatzeak zenbat gelditzen zaizun jakiten eta proba segurtasun gehiagorekin egiten lagunduko dizu.

3. Erantzun zuzena topatzen lagunduko dizuten elementuak identifikatzen ikasi

Testuinguruak, hitz batzuen erabilerak eta esaldiaren egitura berak sarritan erantzun zuzena zehazten dute. Elementu horiek guztiak identifikatzeak bilatzen den erantzuna aurkitzen eta egitekoei arrakasta lortzeko aukera gehiagorekin aurre egiten lagunduko dizu.

4. Idatzi mota (writing) bakoitzak dituen elementuak zeintzuk diren ezagutu

Idatzi mota bakoitzak (gutunak, txostenak, posta elektronikoak, etab.) bere egitura propioa du eta bakoitzean erabili beharreko formulak eta egiturak nolakoak diren ezagutzeak segurtasuna emango dizu idazteko garaian.

5. “Dakizun guztia baino, badakizula azaltzea da garrantzitsuena”

Aztertzaile eta ebaluatzaileek ez zaituzte ikasturte osoan zehar zurekin egon diren irakasleek bezala ezagutzen eta azterketan zehar egiten duzuna besterik ez dute baloratuko. Horregatik, derrigorrezkoa da une oro eskuratu dituzun ezaupideak erakusten saiatzea eta zure mailarik altuena isladatzea, honek espero duzun emaitza lortzea baimenduko dizu-eta.