Elduaien Hizkuntza Eskolan gure ikasleetaz eta beraien jarreraz eta lanaz harro gaude beti. Badakigu asko ahalegintzen direla ikasturtean zehar ikasten ari diren hizkuntza barneratzeko. Are gehiago ziurtagiri ofizialak eskuratzeko azterketa desberdinei aurre egin behar dietenean.

Eta oso argi utzi zuten abenduan antolatu genuen Cambridge azterketen azkeneko deialdian. B2 First, C1 Advanced eta C2 Proficiency ziurtagirien probak benetan arrakastatsuak izan ziren. Izan ere, gure hautagai gehienek nota altuak eta zegozkien titulu ofizialak bereganatu zituzten.

Urteak joan urteak etorri, gero eta emaitza hobeagoak lortzen ari dira gure ikasleek, zorionez. Zentzu honetan, azterketa hauek prestatzeko gure sistemak garrantzi handia duela uste dugu. Ikasturte honetan aukera berriak eskaini dizkiegu eta hautagai gazteek asko eskertu dute laguntza hori.

Hain zuzen ere, eskoletan egiten duten lana beste ariketekin osatzea beharrezkoa da guretzat. Azterketen ereduak ondo ezagutzea, aurretik batzuk egitea, ohiturak hartzea... laguntzen dute. Eta baita errefortzu klaseetan egiten den speaking, reading edo writing-erako berariazko lana.

Beti dago bere kalifikazio helburua lortzen ez duen edo azterketa gainditzen ez duen norbait. Baina horrelako kolpeek sortzen dieten etsipena gainditzen ere laguntzen diegu hortik aurrera. Ziurtagiriak lortzeko azterketak egiteko hurrengo aukera hurbil dago beti eta lortuko dute.

Zerbaitegatik gara ikasleen hizkuntza hezkuntzaren segimendu nabarmenena egiten dugunak. Eta horrela izaten jarraituko du, hori baita gure ikasleekiko daukagun konpromisorik sendoena. Cambridge titulu bat lortu nahi baduzu, etor zaitez Elduaienera eta bikoiztu zure prestakuntza.

Elduaien, hizkuntzak hitzak baino gehiago direnean.