Bereziki Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen dugun martxoaren 8 honetan, Elduaien Hizkuntza Eskolan lan egiten duten guztiei egunero gehitzen diguten balio erantsia eskertu nahi diegu
Gure emakumeak gure eragileak dira

Elduaien Hizkuntza Eskolako langileen %90a emakumezkoa da. Baina ez da gaurko edo azken urteetako joera bat, horrela izan da beti. Beraz, gurean ondo baino hobeto dakigu emakumeak lan munduan duen garrantzia. Eta argi izan dugu beti guzti hauen lana eta ahalegina direla gure eragile nagusiak. Horregatik, gure esker beroenak eman nahi dizkiegu, gaur bereziki.
Horrela izan beharko luke, eta Elduaienen saiatzen gara, urtearen beste 364 egunetan. Hain zuzen ere, ezinbestekoa iruditzen zaigu beraien borroka, esfortzua eta profesionaltasuna nabarmentzea. Izan ere, egunero gurean eskaintzen duten konpromiso eta inplikazioari, lan orduetatik kanpo egiten dutena gehitzen zaie. Beraien bizitzetan, beraien familietan.
Horregatik, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko aldarrikapena egin nahi dugu gaur. XXI. mende honetan ez daukalako inongo zentzurik oraindik egunero eta hainbat eremuetan antzematen desparekotasuna. Eta arazo honi konponbidea bilatzea gizartearen betebeharra delako, erantzunkidetasuna guztiona delako, generoak alde batera utzita.
Guzti honengatik emakumeak zoriontzeko baino, hauei eskerrak emateko eguna dela uste dugu. Zoriontzeko ere bai, noski, badakigulako borroka honetan dihardutenen meritua. Baina eskerrak eman eta beraien guztiekin gaudela nabarmentzea ezinbestekoa dela uste dugu. Eta mezu hau emakume guztiei zabaldu nahiko genieke. Eskerrik asko guztiei. Gora emakumeak!