Elduaien Hizkuntza Eskolan benetan eskertuta gaude egoera zail honetan gure ikasleok nola erantzun duzuen ikusita.

Hasieran etzen erraza izan eskola birtualak erritmo normalean egin ahal izatea, baina aurrerapauso handia eman dugu. Gero eta hobeto dijoa dena eta gaur zuei omenaldi txiki bat egin nahi dizuegu zuen ulermen eta jarrera bikainengatik. Mila esker!

Izan ere, azken asteetan gure akademia guztietan eskerrak emateko whatsapp mezu, SMS, mail eta hitz mordoa jaso dugu zuen guztion partetik:

“Eskerrik asko egiten ari zareten ahaleginarengatik”, “eskertzekoa da ikastaro osoa egiteko eskaintzen duzuen aukera”, “gure seme-alabak klase birtualak berriz jasotzeko zain daude”, “asteartea eta osteguna bilakatu dira beraien egunik gustukoenak”…

Animikoki, sekulako bultzada da Elduaien osatzen dugun guztiontzako horrelako gorespenak jasotzea baldintza hauetan lan egiten ari garen honetan.

Eta hori da gaur bereziki eskertu nahi dizueguna, zuen ikastaroekin aurrera egiteko erabakiek baimentzen gaituzte eta indarrean jarraitu ahal izatea.

Izan ere, Elduaien osatzen dugun guztiontzako plazerra da gure zerbitzuak eskaintzen jarraitu ahal izatea.

Badakigu zuentzako, guztiontzako, oso zorrotza eta luze samarra izaten ari dela konfinamendu edo itxialdi egoera hau. Eta berehala datozen Aste Santuko segidako jai egunak oraindik arraroagoak egingo zaizkigu, hori ezin dugu ukatu.

Baina Elduaien Hizkuntza Eskolatik zuekin egongo garela gogoratu nahi dizuegu eta Pazko-asterako gauza oso polit bat prestatzen ari gara.

Aurreratzen dizuegu: zuei egoera deseroso hau pixka bat konpentsatu nahian, ezohiko birtual saioak eskainiko dizkizuegu.

Gure ikasleoi irekita eta inongo kosturik gabeko ingeleseko eskola hauetan idatzi eta entzumen ulermena eta sormena landuko dira. Eta baita parte-hartzea, elkarlana eta multimedia hezkuntza ere, Student’s eta Work Bookez gain badaudelako aukera gehiago.

Adi egon gure blog eta sare sozialei hurrengo astean, oso proposamen berezia izango da eta.

Elduaien, hizkuntzak hitzak baino gehiago diren tokia