Elduaien Hizkuntza Eskolan beti gure ikasleen heziketan eta bilakaeran pentsatzen ari gara eta hurrengo bi hilabeteetara begira eskaintza berezi bat prestatu dugu zuek konfinamendu honi etekina atera eta behar duzuen aurrerapausoa emateko aukera eskaintzeko helburuarekin.

Izan ere, zuetariko askok zuen etorkizuneko ikasketei begira edo hurrengo lan bilaketetarako zuen ingeles maila frogatu edo ziurtagiri ofizial bat eskuratu behar izango duzue. Horretarako Cambridge Assessment English erakundearen azterketak dira biderik zuzenen eta fidagarriena.

Horregatik, Elduaienen ekainan, uztailan eta abuztuan proba desberdin hauek gainditzeko data ugari ezarri ditugu. Eta orain azterketa hauek hobekien prestatzeko eta gaindituko dituzuela ziurtatzeko maiatza eta ekainerako ikastaro trinko birtualak aurkeztu nahi dizkizuegu.

Maila guztietarako eta talde murriztuetan antolatuko ditugun ikastaro hauetan hiru eskola ordu eskainiko dira egunero astelehenetik ostiralera eta bi ordutegi derberdin izango dituzue aukeratzeko, goizekoa (9.30tatik 12.30tara) eta arratsaldekoa (16.30tatik 19.30tara).

Ikastaro trinko hauek ez dira itxiak, ikasle bakoitzaren beharretara eta baldintzetara zuzenduta prestatu ditugu eta bi edo hiru asterako, edo hilabete osorako izena emateko aukera izango duzue. Eta osasun alerta hau indarrean jarraitzen badu, uztailera eta abuztura zabalduko ditugu.

Gure nahia ahal dugun bezain laster eskola presentzialak berreskuratzea da, baina etxean egotera behartuta zaudeten eta hori eskaintzeko aukera ez daukagun bitartean, zuek denbora honi probetxu ateratzea eta zuen ingeles mailari bultzada sendo bat ematea dira gure helburuak.

Gure ikasleak bazarete, zuen ohiko zentrora deitu dezakezue zalantzak badituzue eta gure idazkariek atseginez argituko dizkizuete. Eta ez bazarete, gure 16 akademietako hurbilen daukazuenetara deitu dezakezue lasai asko, eskaintza hau interesdun guztientzat irekia baita.

Besterik gabe, zuek eta zuen familiak ondo egotea espero dugu eta, bide batez, gure animorik beroenak bidaltzen dizkizuegu osasun alerta honen azken zatiari aurre egiteko. Eutsi goiari!