Normaltasunera bueltatzea ez da dagoeneko urruti aurreikusten dugun ezkutuko ametsa, gure uneko motibaziorik handiena baizik. Izan ere, koronabirusaren aurkako txertaketak sekulako abiadura hartu du eta hemendik gutxira gure bizitza berreskuratzeko giltza bilakatu da.

Gutxinaka aurreko normaltasunera hurbiltzen ari garela ikusteak azken urte t’erdiko kezkak atzean uztea eta ahaztea ere baimenduko digu. Horien artean, noski, atzerrira bidaiatzeari uko egitea amaituko da azkenerako, seguraski guztiok azken hau egin ahal izateko irrikitan gaude.

Bai turismo bidai bat egiteko, eta baita beste herri batera ikastera edo lan egitera joan nahi duzulako ere, edo sinpleki zure prestakuntza profesionala hobetu nahi duzulako, hizkuntza berri bat ikasteak edo ikasten ari zarenari bultzada handi bat emateak beti lagunduko zaitu.

Zentzu horretan, Cambridge English ziurtagiriak eskuratzen laguntzeko gure ohiko eskaintza bereziaz gain, Elduaienen behar duzuna daukagu. Eta bestela, behar duzun hizkuntzaren ikastaroa zure egun eta ordutegi beharretara moldatzeko ahalegina egiten jarraituko dugu.

Hizkuntza guztiak

Ingelesa erregea da eta frantsesa eta alemana gero eta hurbilago ditu, baina gurean italiera, portugesa, txinera, errusiera etabar ikas ditzakezu. Eta haurrentzako hizkuntzen hezkuntza bereziki zaintzen dugu, bai gure akademietan eta baita kanpoko beste ikastetxeetan ere, noski.

14 akademia dauzkagu Gipuzkoa osoan zehar, Beasainetik Irunera, N-I errepidea jarraituz eta betiere herri desberdinen erdiguneetan. Guztiak azken teknologiekin ekipatuta daude eta talde murriztuak, ordutegi anitzak eta familientzako deskontu interesgarriak eskaintzen dituzte.