Elduaien Hizkuntza Eskolan segurtasun neurriak muturreraino eraman ditugu gure ikasleen eta hauen familien lasaitasuna bermatzeko ikasturte berri honen hasierari begira
Elduaien, ingurune segurua
Nahiz eta egoerak nabarmenki hobera egin duen, Elduaien Hizkuntza Eskolan gure ahalegin guztiak segurtasun neurriak muturrearaino mantentzera bideratu ditugu ikasturte berri honen hasierari begira. Gure hizkuntza zentro guztiak ingurumen seguruak izaten jarraitzen dute eta, honi esker, gure ikasleen eta hauen familien lasaitasuna bermatu ahal izango dugu hurrengo eskola-hilabeteetan zehar.
Egoera konplexu honetan, Elduaienen galdera baino erantzun gehiago eskaintzeko momentua dela uste dugu. Gehien bat pandemia honek sortu dituen deserostasunak seguruenik gehien nabaritzen ari diren haurren kasuan.
Gure helburua Elduaien familia osatzen duten pertsona guztiei segurtasuna helaraztea da. Eta baita Elduaien zentroetan une oro ardura osoz jokatu dugula argi uztea, noski. Eta gauza bera Elduaien akademiak lehen aldiz ezagutuko dituzten ikasle berrientzat. Eskola presentzialen aldeko apustu sendoa egin dugu, baina segurtasun osoarekin.
Pandemiaren aurreko joan den ikasturteko esperientzia positiboa
Aurrera atera dugun prozesu nekezaren adierazgarririk onena joan den ikasturtean zehar burutu ziren hizkuntza ikastaroak izan ziren. Izan ere, hizkuntza ikastaro guztiak, eta baita Cambridge azterketak prestatzekoak pandemia testuinguru honek baimentzen duen normaltasun gehienarekin burutu ziren.
Covid-19 positiboen intzidentzia bakar bat gabe, Elduaien Hizkuntza Eskolako langile eta ikasleak oso pozik gelditu ziren joan den ikasturteko esperientzia honen emaitza orokorrarekin eta grinarekin ekin diote ikasturte berriari.
Segurtasuna Elduaien akademietan
Dagoeneko ohitu gara musukoak, gel hidroalkoholikoak eta segurtasun distantziak bezalako elementuei, baina azken aldian beste zenbait segurtasun neurri gehitu ditugu:
1- gela guztien erabateko desinfekzioa.
2- eremu komunen desinfekzioa.
3- mamparak.
4- birusaren aurkako detergenteak gela guztietan.
5- isolamendu eremuak sintomak dituzten ikasleentzat.
6- ordutegien bereizketa zentro bakoitzean ikasleak tarteka ibiltzea errazteko.
Elduaien, prestatuta datorrena datorrela
Hori bai, egoerak Elduaienen jokaleku guztiak kontutan izan eta bakoitzari aurre egiteko irtanbiderik aproposena aurreikustera behartzen gaitu. Horregatik, hurrengo neurriak hartu ditugu:
1- Elduaien akademia bakoitzean Covid-19 arduradun bat izendatu dugu.
2- hizkuntza ikastaroetan eta hizkuntza ziurtagiriak lortzekoetan eskola hibridoak eman ahal izateko beharrezko ekipamendu guztiak inplementatu ditugu.
3- ingurune birtual bat sortu dugu datorrena datorrela prest egoteko.
Izan ere, Elduaien akademia guztietan eskola birtualekin ikastaroa jarraitzeko aukera emango diogu klase presentzialetara etorri ezin duen edozein ikasleri. Berdin du positibo bat bada, beste batekin harremana izan badu edo gaixorik edo sintomekin dagoelako etxean gelditu bada. Elduaienentzako, bere heziketa garrantzitsuena da.