Gure Irungo Elduaien hizkuntza akademia berria ezagutzen al duzu?

Iazko ekainetik aurrera 16 dira dagoeneko Elduaien Hizkuntza Eskolak hizkuntzak irakasteko Gipuzkoan dituen hezkuntza zentroak. Izan ere, Elduaienek lurralde osoan zehar burutu duen ibilbidea osatu dugu Bidasoako eskualdera gure eskaintza zabaltzearekin batera.

 Irungo erdialdean aurkituko gaituzu, Jose Ramon Agirretxe Alkate Jauna plazan, hain zuzen ere, eta, beti bezala, behar duzun hizkuntza ikasi edo dagoeneko ikasten ari zarenaren ziurtagiri ofizialak lortzeko aukera eskaintzen dizu gure zentro berriak.

Irungo Elduaien akademia berriak 19 gela desberdin ditu eta guztiek material eta azken aurrerapen teknologikoak eskaintzen dituzte.

Ingeleseko, frantseseko, alemaneko, italierako, eta portugesko klaseak eskaintzen ditu, bai udan zehar, baita eskola ikasturtean zehar ere. Hizkuntza klaseak enpresetan eta etxeko txikienentzako eskolaz kanpoko laguntza ere dauka aukeran.

Gainera, eta beste Elduaien akademia guztietan gertatzen den bezala, gure metodologia propioa zehazki jarraitzen da han ere. Hain zuzen ere, gure hezkuntza alor desberdinetako ikasle guztiei gehienezko kalitatea eskaintzera bideratutako sistema. Honi esker, gure irakasle guztiak etengabeko formakuntza prozesu bat jarraitzen dute, zerbitzurik onena eskaintzeko helburuarekin. 

Bere ateak irekita daude zuzenean gure instalazioak ezagutu ditzazun eta hezkuntza eskaintza osoaz informatzeko aukera izan dezazun. Zure zain gaude!