Joan den igandean, Elduaien Irungo Hiriko Krosaren LI. edizioa egin zen, beste behin Irungo eta Hondarribiko Bidasoa Atletiko Taldeak antolatuta.
Elduaien Irungo Hiriko Krosaren LI edizioa

Elduaien Hizkuntza Eskolak ere bere aletxoa jarri nahi izan du parte hartuz eta babesletza eskainiz. Lehen aldia izan da, baina aurrerantzean ere elkar hartuta jarraitzeko asmoa dugu.
Eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, korrikalariek jarri zuten giro ona. Bejondeizuela!
Kategoria guztiak bildu zituen Elduaien Irungo Hiriko Krosak, hasi eskola-umeetatik eta kirolari federatuetaraino. Guztien parte-hartzeak agerian utzi du Kros honen eredua ona dela.
Zorionak antolatzaile eta parte-hartzaile guztiei, eta hurrengo urtera arte!