Elduaien Hizkuntza Eskolan fidagarritasun handiko produktuak eskaintzeko konpromisoa hartu genuen hasieratik eta horretan jarraitzen dugu. Gure 50 urtetik gorako hizkuntza hezkuntza ibilbidean kalitate gorena bilatzen aritu gara etengabe eta hori da gaur egun ere gure eginkizun nagusia.

Elduaienen Prestakuntza Metodologia

Gure metodologia propioak, etengabeko prestakuntzak eta bost hamarkada horietako eskarmentuak ikasle bakoitzari une oro behar duena eskaintzea baimentzen digute. Izan ere, hizkuntza hezkuntza Gipuzkoa osoari eta bere biztanlegoari zabaltzea eta erraztea da Elduaienen erronka nagusia.

Bizitza osoa daramagu hizkuntza guztietako ikastaroak ematen eta badakigu zer den behar eta eskatzen duzuena, hobeto datorkizuena, alegia. Eskolen eta ikasleen kontrola, telefono deiak, bilerak gurasoekin… ez da zehinaik gauzatzen duen segimendua eta ahalegin honek aldea markatzen duela badakigu.

Hain zuzen ere, ez da guk bakarrik uste duguna, gure ikasleek edo hauen arduradunek horrela adierazi digute urteetan zehar, balio erantsi hori eskertzen dutela. Eta zailtasunak bizitzea suertatu zaigun 2020 honetan guzti honi bultzada bat eman nahi diogu: hobera egingo du hemendik aurrera, zin dagizuegu.

Elduaienen, berdin dio ikasle bat Tolosako, Andoaingo, Lasarteko, Irungo edo Donostiako egoitza batera sartzea, guztietan lan bera egiten dugu-eta. Eta berdin gertatzen da hizkuntza guztietako ikastaroekin edo beste ikasgaietako errefortzuko klaseekin, gure metodologia propioa hitzez hitz jarraitzen bait dugu departamentu guztietan.

Gure irakasle guztiak etengabeko prestakuntza prozesu baten alderdi garrantzitsuena dira eta hori nabaritzen da ematen dituzten eskola guztietan. Eta hilabetero sortzen diren beharren neurrira metodologia hau eguneratzen dugu, gure Ikasketa zuzendaritzak hausnarketa zehatz-mehatzak egin eta gero ezartzen duen egitasmoa jarraituz.

Elduaien Hizkuntza Eskola kalitatearen bermea da.