Otsailetik apirila bitartean izena ematen duen orori % 50eko beherapena egingo zaio matrikularen zenbatekoan. Ez zaio matrikularik ordainaraziko hizkuntzak ikasteko hilabete batez edo bi hilabetez izena ematen duenari. Gure edozein eskolatan bigarren hizkuntza bat edo gehiago aldi berean ikasi nahi badituzu, izen-ematea doan izango da hizkuntza horientzat.
Elduaien laguntzak
Elduaien Hizkuntza Eskolan deskontuak eta abantailak eskaintzen ditugu, hizkuntzak ikastea denon eskura egon dadin.
Elduaien guztientzako laguntza
Unibertsitateko ikasleak
- Hilabeteko kuotaren %10eko deskontua Ondarretako eskolan.
Familiak
- Matrikularen %50 a famili unitate bereko 2. kidearentzat.
- Matrikula doan famili unitate bereko 3. kidearentzat eta hurrengoentzat.
- Ikasturte osoa doan familia unitate bereko 4. eta hurrengo matrikulentzat.
Baldintzak:
- Dagoeneko funtzionamenduan dagoen talde normal batean. Ez da aplikagarria izango talde pribatuei eta ezta gure zentroetatik kanpoko taldeei ere (Eskola-orduz kanpoko klaseak eta enpresakoak).
- Hirugarren eta laugarren matrikulazioa une berean gertatzen bada, deskontua bietatik kuota txikienari aplikatuko zaio.
- Familia-unitate beratzat har dadin eta deskontua izan dezaten, familiako kideek bizileku berean bizi beharko dute.
- Matrikulazio bakoitzak beherapen bakarra eduki ahal izango du, bai kuotaren zenbatekoan, bai matrikularen zenbatekoan.
Familia Ugariak
Famili ugarientzat deskontu bereziak ditugu:
- Matrikula doan.
- Hileko kuotaren %12ko deskontua.
Baldintzak:
- Talde arruntetan dauden ikasleentzat bakarrik izango da, ez talde pribatuetan daudenentzat.
- Deskontua Eusko Jaurlaritzako txartela idazkaritzan aurkeztuz gero soilik egingo da, eta behin ere ez du atzerako eraginik izango.
Langabetuak
Ikasle langabetuei laguntzeko aukera ezberdinak eskaintzen ditugu.
- Kuotaren %10eko deskontua Ondarretako zentroan
Elduaien Hizkuntza Eskolak Eskualdeko Enplegu planetan parte hartzen du Lanbide-Euskal Enplegu zerbitzuarekin elkarlanean, lanean zein langabezian dauden pertsonak lan munduan aukera zabalagoak izan ditzaten behar duten hizkuntza prestakuntza eskaintzen.
Langileak
Era berean, HOBETUZ- Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioarekin ere elkarlanean aritzen gara formakuntza ikastaroak antolatuz. Bestalde, FUNDAE (aurrez, Tripartita Fundazioa) Fundazioaren kudeaketa administratiboaz arduratzen gara doan, hobaria kudeatuz, eta prestakuntza-ekintza guk zuzenean eskaintzen dugunez, ekintza bakoitzaren betearazpenaz eta jarraipenaz arduratzen gara.
Eskualdeko Garapen Agentziekin batera profesionalen prestakuntza lehiakorraren bidean nazioarteko merkatuetan arrakasta izateko hizkuntza formakuntza eskaini diegu.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza departamentuarekin ere lan egiten dugu, bai irakasleen hobekuntzan, Prest-Gara programan, zein Lanbide Heziketako irakasleentzako esperientzia eleaniztuneko programa ematen eta baita ikastetxeen eleaniztasun planen programetan.
2 hizkuntza edo gehiago aldi berean
Gure edozein eskoletan 2 hizkuntza edo gehiago aldi berean ikasi nahi badituzu, bigarren hizkuntzatik aurrera matrikula doan izango duzu.
Baldintzak:
- Dagoeneko funtzionamenduan dagoen talde normal batean. Ez da aplikagarria izango talde pribatuei eta ezta gure zentroetatik kanpoko taldeei ere (Eskola-orduz kanpoko klaseak eta enpresakoak).
- Bigarren hizkuntza eta hurrengoak matrikulatutako lehen hizkuntzaren ikasturte berean egin beharko dira.