Izan ere, Unibertsitatera edo Master batera jauzia eman behar duzuen ikasleoi, eta baita lan bila ari zareten beste hainbesteri ere, zuen ingeles maila frogatzera behartzen zaituztete. Eta askotan epea ez da nahiko zenuketeena edo ez du azterketa hauei itxoiteko aukera ematen.

Horrexegatik, Elduaien Hizkuntza Eskolatik zuei behar duzuen irtenbidea eskaintzeko ahalegin berezi bat egin nahi izan dugu

Linguaskill azterketak

Cambridge University Press & Assessment erakundearen proba honek etxetik atera gabe eta erosotasun osoz ingeles maila egiaztatzea baimentzen du

Linguaskillek ikasle gazte edo helduoi zein langileoi zuen helburuetatik askoz gertuago egotea baimenduko dizue. Izan ere, gero eta unibertsitate gehiagok Erasmus, graduondo eta masterretarako onartzen dute sistema hau, eta oposizioetarako ere baliokoa da, eta azterketaren emaitzak eta ziurtagiria 48 orduko epean eskuratzen dira.

Elduaien eta Linguaskill probak

Elduaienek ostiraletan antolatuko ditu Linguaskill probak, goizez eta arratsaldez (10etan eta 16tan). Linguaskill azterketari buruzko informazio gehiago nahi edo behar izatekotan, Elduaien Hizkuntza Eskolatik behar dituzuen datu guztiak zuen eskura jarriko ditugu eta zuen prestakuntzaz arduratu ahal izango gara.

Linguaskill etxetik azterketen informazio gehiago jasotzeko, 607 20 42 73 telefonora deitu edo cambridge@elduaien.com helbide elektronikora idatzi dezakezue.

Edo Cambridge erakundearen webguneko bere atal espezifikoa ere bisitatu dezakezue: https://www.cambridgeenglish.org/es/descubrelinguaskill/