Koronabirusak eragindako osasun alertak ziurtagiri ofizialak eskuratzeko azterketak bertan behera utzi zituen martxoaren erdian. Zorionez, duela hilabete batzuk proba hauek berriz martxan jarri genituen, baina asko zarete zentzu honetan zuen bidean arazo bat aurkitu duzutenak.

Izan ere, Unibertsitatera edo Master batera jauzia eman behar duzuen ikasleoi, eta baita lan bila ari zareten beste hainbesteri ere, zuen ingeles maila frogatzera behartzen zaituztete. Eta askotan epea ez da nahiko zenuketeena edo ez du azterketa hauei itxoiteko aukera ematen.

Horrexegatik, Elduaien Hizkuntza Eskolatik zuei behar duzuen irtenbidea eskaintzeko ahalegin berezi bat egin nahi izan dugu azken hilabeteetan. Eta, berri bikain bat, joan den ekainetik aurrera Linguaskill etxetik azterketa berriak antolatzeko aukera eta ahalmena dauzkagu.

Zentzu honetan, oso berri bikaina izan da Correosek bere hurrengo oposizioari begira Linguaskill hautagaien ingeles mailaren ziurtagiri bezala onartu izana. Gainera, erakunde publikoak hurrengo astelehena, azaroaren 30a, arte luzatu du bere aurtengo langileen hautaketa prozesurako izen-emate epea.

Lan bila bazabiltza, etzazu aukera hau pasatzen utzi eta hasi zaitez zure burua prestatzen.

Linguaskill azterketak

Cambridge Assessment English erakundearen proba honek etxetik atera gabe eta erosotasun osoz ingeles maila egiaztatzea baimentzen du. Azterketa presentzialak ere egitea eskaintzen du sistema honek, baina egoera zail honetan etxetik egin ahal izatea da bere indargune nagusia.

Linguaskillek ikasle gazte edo helduoi zein langileoi zuen helburuetatik askoz gertuago egotea baimenduko dizue. Izan ere, gero eta unibertsitate gehiagok Erasmus, graduondo eta masterretarako onartzen dute sistema hau, eta oposizioetarako ere baliokoa da, eta azterketaren emaitzak eta ziurtagiria 48 orduko epean eskuratzen dira.

Linguaskillerako beharrezkoa den ekipamendua

Linguaskill azterketa bere etxetik egin ahal izateko ordenagailuetan hurrengo elementuak besterik ez dituzte beharko hautagaiek:

1- Windows 8 edo berriagoa.
2- Web kamera.
3- Segunduko 512kbit-eko gutxieneko banda-zabalera.
4- Gutxienez 13’’ko pantaila eta 1280x720px-ko bereizmena.
5- SUMADI aplikazioa instalatuta.
6- Google Chrome nabigatzailea.

Oraingoz, probaren zaintzeaz arduratzen den SUMADI aplikazio hau ezin da tablet zein mugikorretan erabili, ezta Apple ekipamenduetan ere. Azterketa azken hauen bitartez egin nahi izatekotan, hautagaiek makina birtual sistema bat erabili beharko dute horrela egiteko.

Linguaskill etxetik azterketen informazio gehiago jasotzeko, 607 20 42 73 telefonora deitu edo cambridge@elduaien.com helbide elektronikora idatzi dezakezue.

Edo Cambridge erakundearen webguneko bere atal espezifikoa ere bisitatu dezakezue: www.linguaskilldesdecasa.es