Elduaienek Pearson-ekin lankidetzan klasean bideoen erabileraren inguruan mintegi oso interesgarria eskaini zuen irakasleentzat
Elduaien mintegi berria: “Exploiting video to the max”
Elduaien Hizkuntza Eskolak teknologia berrien aldeko apustu handia egin zuen lehengo urtean, internet-a, ekipo berrienak eta azken eduki digitalak ikasgela guztietan integratuz.
Eta ikaskuntza dinamikoagoa eta eraginkorragoa bihurtzeko konpromiso honetan, irakasleen etengabeko formakuntza guztiz ezinbestekoa da eta beraz, ikasgela guztietan dituzten baliabide teknologikoei ahalik eta etekin handiena atera ahal izateko prestatu ditugun mintegietako bat ospatu genuen otsailaren 17an.
Saio honetan Brian Engquist hizlari izateko zortea izan genuen. Brianek, 20 urteko esperientzia du teacher trainer (irakasleen prestakuntzan) bezala. Bere eskutik, bideoen erabilera metodologikoa aztertzeaz gain, sarean eskuragarri ditugun tresnak eta baliabideak ezagutzeko aukera ere izango genuen.
Batez ere, bideoen erabileraren eraginkortasunaz hitz egin genuen, irakaskuntza prozesuan izan dezaketen garrantzia azpimarratuz eta bideoen erabilera praktikoa eta dinamikoaren alderdi ezberdinak landu genituen.
Datozen hilabeteetan mintegi berriak izango ditugu irakaskuntzan laguntzeko gai ezberdinen inguruan.
Eskerrik asko guztioi zuen parte-hartze aktiboagatik eta Brian eta Pearson argitaletxeari bere ekarpenagatik.