Elduaien mintegi irekia: irakaskuntza garatzeko online baliabideak

Teknologia digitalen erabilera, jakintza transmititzeko eta eraikitzeko indartzen ari den irakaskuntza-metodoa da gaur egun. Baina horretarako irakasleek zein hezitzaileek konpetentzia digital desberdinetan trebetasuna lortu behar dute.
Horregatik, Elduaien Hizkuntza Eskolan teknologia berriak ikasgelan integratzearekin batera, gure irakasleen trabakuntza digitala bultzatzeko formakuntza jarduera ezberdinak burutu ditugu.
Irakaskuntzan dabiltzan profesional guztientzat duen baliagarritasunaz jabetuz, gure eskolatik kanpoko irakasleei parte hartzeko aukera eman nahi izan diegu eta ingelesaren irakaskuntzan dabiltzan profesionalek ikasgelan erabil ditzaketen online baliabideen inguruan mintegi oso interesgarria prestatu dugu .
Mintegia datorren martxoak 29an izango da Tolosan, etorri nahi duen ororentzat irekia eta guztiz doan .
Mintegian landuko diren gaiak hurrengoak izango dira:
- Irakasleak autonomoki jarduteko hainbat online tresna eta baliabideen aurkezpena.
- Online ikaskuntzaren onurak
- Barne hartzen dituen zailtasun batzuk
- Networking sozial tresnek irakasleen garapenerako duten potentziala
- Webinar-en potentziala
Gaia interesgarria iruditzen bazaizu, aurretik izena eman 943 674 733 telefonora deituz, bertan emango dizkizute mintegiaren ordutegia eta beharrezko datu guztiak.