Elduaien Hizkuntza Eskolan enpresei bere langileen prestakuntzaren kudeaketan aholkatu eta  laguntzen diegu.

Elduaien Hizkuntza Eskolak  FUNDAEren (lehen Hiruko Fundazioa) soldatapeko langileentzako prestakuntzarako ikastaro hobaridunak guztiz doan kudeatzen ditu. 

Elduaien: enpresei aholkularitza prestakuntza kudeatzean

Zer dira prestakuntza hobariak?

Lan Prestakuntza Kontingentziagatik kotizatzen duten enpresa guztiek urtero kreditu bat dute esleituta bere langileen prestakuntzari zuzendua. Aipatutako prestakuntza ikastaroen hobaria Gizarte Segurantzako Kotizazio- Buletinaren (TC1) bidez jasotzen da.

Nola kalkulatzen da enpresari dagokion urteko kreditua?

Enpresa bakoitzaren urteko kreditua, enpresak aurreko urtean Lan Prestakuntza bezala sartutako zenbatekoa hobari portzentaje batekin biderkatzearen emaitza da. Portzentaje hau urtero ezartzen da Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean,enpresen tamainaren arabera. 

Formula aplikagarria:

PJ Kreditua= Aurreko urteko LP kuota x EAOLren % hobaria = euroak+BPB zenbateko gehigarria= euroak

Enpresa bakoitzak esleituta duen Kredituak, bere Segurantza Sozialeko Kotizazio- Buletinetan (TC1) burutu ditzakeen hobarien muga bezala jokatuko du. 

Prestakuntzak izan beharreko ezaugarriak:

  • Talde bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua: 30 pertsona.
  • Ikastaroaren gutxieneko iraupena: 2 ordu.
  • Langile batek prestakuntza jardueretan duen parte hartzea ezin da eguneko 8 ordu baino gehiagokoa izan.
  • Ezinbestekoa:  LLOa informatu (Enpresa Batzordea edo Langileen Ordezkaria, egongo balitz) 15 eguneko aurretiaz.
  • Fundae informatu, gutxienez prestakuntza talde bakoitzaren hasiera data baino 7 egun lehenago.
  • Parte hartzaileek ikastaroaren %75era joan beharko dute gutxienez.

Zer motako ikastaroak eskaintzen dizkio Elduaienek enpresei?

Gure eskoletan ( Gipuzkoa osoan 14 eskola) edo enpresetan bertan hizkuntza ikastaroak (ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, etab) antolatu eta ematen ditugu, parte hartzaileen behar eta mailaren arabera. Honela, bai ikastaroaren bai saioaren iraupena empresa bakoitzaren arabera aldatuko da.

Nork kudeatzen ditu ikastaro hauek?

Enpresak berak kudea dezake bere kreditua, baina Elduaienetik gure ikastaroen aholkularitza eta kudeaketa eskaintzen dugu, sistema honen bidez eta guztiz doan.