Elduaien Hizkuntza Eskola etengabeko hazkuntzan dago. Iazko ikasturtean Gipuzkoako zortzi udalerrietako 14 eskolatan egin zuten hizkuntza bere hainbat eta hainbat ikaslek. Aurten, ordea, txori gehiago batu dira Elduaienen habira. Bi eskola berri zabalduko ditugu, horietako bat Donostian, Gros auzoan.

Ateak eta besoak zabalik

Gros auzoko Zabaleta kalean izango du egoitza Elduaienek. Ostegun honetan, maiatzaren 23an, zabalduko ditu ateak Elduaien Hizkuntza Eskolak. Inaugurazio ekitaldia arratsaldeko 17:00etan hasi eta iluntzeko 20:00ak inguruan amaituko da.

Hiru ordu horietan zehar hizkuntza eskolari buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu, instalakuntza bertatik bertara ikusi, langileekin hartu emana izan… eta, horrez gain, zuzeneko musika eta pintxoak ez dira faltako!

Udako kresalarekin batera

Ateak ostegun honetan zabalduko dituen arren, uda begira dago dagoeneko Elduaien. Udako eskaintzarekin emango dio hasiera bere jardunari:

Taldeak mailaren eta adinaren arabera egingo dira, eta gehienez 8 laguneko taldeak osatuko dira.

Elduaien, hitzaz harago, hizkuntza baten ertz guztiak ezagutu nahi dituzten horien habia da. Hitzekin jolastu nahi dutenen etxea. Eta ostegun honetan gure etxeko ateak zabalduko ditugu zuretzako.

Animatu eta etorri gurekin batera etapa berri honi hasiera ematera!

Gure Groseko eskola ezagutzeko egin klik hemen