Elduaien Hizkuntza Eskolak habi bat gehiago zabaldu du, oraingoan Irunen. Jose Ramon Agirretxe Alkate Jauna plazan ireki du eskola berria eta udako eskaintzarekin nahiz 2019-2020 ikasturteko izen-ematearekin emango dio hasiera ibilbideari.
Hizkuntza Eskola Berria Irunen

Elduaien etengabeko hazkuntzan dagoen hizkuntza eskola da. Maiatzean eskola berri bat zabaldu genuen Donostiako Gros auzoan eta atzotik Irunen ere izango dugu egoitza, Jose Ramon Agirretxe Alkate Jauna plazan. Honekin 16 dira Elduaienek Gipuzkoan dituen eskolak.
Eskola berriaren inaugurazioa datorren astean, hilaren 27an, izango da. Honela, Irungo festekin batera hasiko dugu etapa berri hau. Irekiera ekitaldia arratsaldeko 18:00etan izango da, eta bertaratuz gero, instalakuntzak eta hizkuntza eskaintza bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzue.
Elduaienen zure neurria egindako eskaintza topatuko duzu, nahi duzun hizkuntza hori nahi duzun mailan jasotzeko aukera izango duzu. Zehazki, eskaintza hau da uda begira eskainiko duguna:
- Azterketa prestakuntza ikastaroak
- Ingleseko Aurrera Ikastaroak
- Beste hizkuntzetako Aurrera Ikastaroak
- 4-11 urte bitarteko haurrentzako ikastaroak
Animatu eta etorri gurekin batera etapa berri honi hasiera ematera!