COVID-19 pandemiak gurean sortu duen krisi egoera honen ondorioz, eta Eusko Jaurlaritzak hartutako neurri bereziak jarraituz joan den astelehenean, martxoaren 16an, eskola presentzialak eten egin behar izan genituen. Baina horrek ez du esan nahi zure prestakuntza bertan behera geldituko denik, ezta gutxiago ere.
ELDUAIENEN eskola birtualak eskaintzen dizkizuegu
Elduaien Hizkuntza Eskolatik gure ikasle zareten guztioi hurrengoa jakinarazi nahi dizuegu:
COVID-19 pandemiak gurean sortu duen krisi egoera honen ondorioz, eta Eusko Jaurlaritzak hartutako neurri bereziak jarraituz, joan den astelehenean, martxoaren 16an, eskola presentzialak eten egin behar izan genituen.
Baina lasai egon, horrek ez du esan nahi zure prestakuntza bertan behera geldituko denik, ezta gutxiago ere. Izan ere, Elduaien Hizkuntza Eskolatik astelehen horretan bertan eskola birtualak eskaintzen hasi ginen ahal dugun normaltasuna mantentzeko.
Gure ikasle guztiek mail bat jaso zenuten zuen helbide elektroniko pertsonalean. Bertan, Elduaien Hizkuntza Eskolatik zure eskola jarraitu ahal izateko beharko zenuen esteka bidali genizun.
Korreo hau jaso ez baduzu, begiratu spam karpetan eta hor ere aurkitzen ez baduzu, deitu eta abisatu gaitzazu. Izan ere, izan daiteke guk zure helbidea ez izatea edo gaizki apuntatuta izatea.
Elduaien ESKOLA BIRTUALAK
Gela birtual hauetan parte hartu ahal izateko ordenagailu, tablet, ipad edo telefono bat besterik ez duzu behar. Eta gure eskola birtualen sistema oso erraza eta eraginkorra izaten ari da.
Elduaienetik eskola birtualen neurri hau martxan jartzera behartuta ikusi gara ohiz kanpoko egoera honi aurre egin ahal izateko eta, azken 50 urteetan zehar egin duzun bezala, zure ikaskuntza-prozesua bermatzeko eta burutzen ari zaren ikastaroa guztiz osatzeko segurtasuna izan dezazulako lan egiten jarraitzen dugulako.
Barkatu sortutako eragozpenak, baina Elduaienetik guztion hoberako eta koronabirusa zabaltzen ez jarraitzeko neurriak dira hartu behar izan ditugunak.
Ahal bezain goiz normaltasuna errekuperatzen saiatuko gara, baina zurekin harreman iraunkorrean jarraituko dugu bitartean.
Eskerrik asko zure ulermenagatik.