Eskola ondorengo eskoletan

Hizkuntzak ezinbestekoak dira gaur egun edozein pertsonaren curriculumean, horregatik oso garrantzitsua da haurrek txikitatik hirugarren hizkuntza bat ikastea. Horrek etorkizunean ate asko irekiko baitizkie, bere formakuntza formalari batuz, lan aukera zabalagoa eskura izan dezaten eta desiratzen duten lanpostua lortzeko nahikoa prestatuta izan daitezen.

 
Ikastetxeetan hizkuntza formakuntza ona jasotzen duten arren, lan munduan hizkuntzen inguruan dagoen eskariarekin bat egiteko zailtasunak izaten dituzte gazteek oraindik. Horregatik oso gomendagarria da haurrek eskola-orduz kanpoko hizkuntza jardueretan parte hartzea, ohiko formakuntza indartu eta osatzeko.
 
Elduaien Hizkuntza Eskolak 18 urte daramatza ikastetxeekin elkarlanean hizkuntza formakuntza onena eskaintzeko eta urteetan zehar izandako esperientziaren bidez aukera ezberdinak garatu ditugu haurrek ikastetxean bertan eta modu atseginean ikasi dezaten.
 
Jarraian, ikastetxeetan eskaintzen ditugun jarduera ezberdinak aurkezten dizkizuegu:
 
  • Eskola-orduz kanpoko hizkuntza saioak: eskolan dauden bitartean, tarteko edo ondorengo ordu libreetan izan daitezke, 2 edo 3 ordu astean. Talde txikietan eta Elduaien metodologiaren bitartez, haurrek aurrerapen handia egiten dute. Gainera, jarraipen pertsonalizatua egiten zaio ikasle bakoitzari, ikastetxearekin koordinatuz eta gurasoekin aldizkako bilerak eginez.
  • Udako hizkuntza saioak: uda momentu paregabea da jolasten duten bitartean hizkuntza ikasteko eta horregatik, ikastetxeetan egiten diren udako ludoteketan ingeleseko saioak eskaintzen ditugu, gure metodologia dinamikoa eta parte hartzailearen bitartez hizkuntza era erraz eta dibertigarrian ikasteko.
  • Atzerrian egonaldiak: hizkuntza bat ikasteko modurik onena, beste herrialde bat eta beste kultura bat ezagutzea da. Horregatik Elduaienek ikastetxeentzako bidaiak antolatzen ditu atzerrira aukera ezberdinekin: ikastaroa eta egonaldia, murgilketa edo eskolen arteko ikasle-trukaketa eginez.
 
Ezagutu gure eskaintza osoa,  estraeskolarrak@elduaien.com helbidera idatziz edo 943 594053 telefonora deituz.