Esku-eskura. Horrelaxe nahi dizkizuegu jarri aurtengo ikasturtean hizkuntzak. Saio dinamiko eta interaktiboagoak izateko baliabide guztiak lantzen ari gara zuentzat.

Pasa den ikasturtean metodologia eraginkorragoa lortze aldera, tamaina handiko pantailak jarri genituen eskola guztietako geletan.

Aurtengo ikasturterako urrats bat gehiago eman nahi izan dugu, haratago joanez eta teknologia berriez baliatuz; gure ikasleentzat hizkuntzak ikastea gero eta aberasgarriagoa, erosoagoa, eraginkorragoa, dibertigarriagoa…eginez. Ikasleentzako txokoa prestatzen ari gara sarean.

Elduaieneko ikasleen topagune bilakatu nahi dugu txoko hau; bai bakarka bai taldean hizkuntzak lantzeko gune berezia izateko; saio presentzialetan landutakoa sakontzeko, zalantzaren bat sortzean argitzeko… Azken finean, hizkuntzak ikasteko behar diren baliabideak esku-eskura izateko. Zuentzat sortzen ari gara.

Zatoz 2017-2018 ikasturtean Elduaien Hizkuntza Eskolara. Zure eskola da!