Elduaien metodologia alderdi komunikatiboa garatzera zuzentzen da, ikaskuntza sistema naturala jarraituz. Lehenik ahozko ulermena eta adierazpena landuz eta ondoren idatzizko ulermena eta idazketa.

Euskara klaseak umeentzat

3-8 urte bitartean, irudimena eta jokoan oinarritzen den metodologia da Elduaienek jorratzen duena, ikasketa modu naturalean eman dadin adin txikiko haurrentzat.

8-11 urte bitartean, hizkuntzaren egitura eta espresio gehiago barneratu eta jarduera dinamiko eta parte-hartzaileen bidez, bere kabuz komunikatzeko trebetasunak lantzen dira.