Tolosako Nafarroa etorbideko eskolan, abenduaren 23an, Gabonetako Ongitzate ekitaldia antolatu dugu egun guztian zehar. 4 eta 9 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta, ingelesezko tailer ezberdinak burutuko ditugu. Animatu!
Gabonetako ongitzako ekitaldia

Eguna:
Abenduak 23, astelehena
Lekua:
Elduaien-Tolosa, Nafarroa Etorbideko eskolan
Ordua:
10:00-12:30 / 16:00-18:30
Nori zuzenduta?
Eguberritan egun dibertigarri bat pasa nahi duten neska-mutilei zuzenduta,
4 urtetik hasi eta 9 urtera artekoei zuzenduta.
Egitaraua. 4-5-6 urtekoei zuzendutako ekintzak
Goizean
10:00 - 11:30 Eskulanak: gabonetako apaingarriak
11:30 - 12:30 Antzerkia
Arratsaldean
16:00 - 17:30 Karaoke
17:30 - 18:30 Magia ikuskizuna ingelesez
Egitaraua. 7-8-9 urtekoei zuzendutako ekintzak
Goizean
10:00 - 11:30 Eskulanak: gabonetako apaingarriak
11:30 - 12:30 Altxorraren bila Tolosan zehar
Arratsaldean
16:00 - 17:30 Magic Workshop
17:30 - 18:30 Magia ikuskizuna ingelesez
Prezioa
Elduaieneko ikasleak
Goiza bakarrik: 15€
Arratsaldea bakarrik: 15€
Egun osoa: 25€
Besteak
Goiza bakarrik: 20€
Arratsaldea bakarrik: 20€
Egun osoa: 35€
Diru guztia “Save the Children” GKE-ra bideratuko da.
Hizkuntzak hitzak baino gehiago direlako, gabon hauetan elkartasun keinua izango dugu “Save the Children” erakundearekin eta EAEn pobrezia egoeran edo gizartearen bazterketa jasateko arriskuan dauden haurrei lagunduko diegu.
Animatu eta eman izena!