Goethe B2 alemaneko ziurtagiria 

Bere izenak berak azaltzen duen bezala, Goethe-Zertifikat B2 ziurtagiria Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duen konpetentzia eskalako sei mailetako laugarrengoaren baliokidea da. Alemaneko hezkuntzan munduko erakunderik ospetsuena den Goethe-Institut-ek ematen duen bizitza osorako balioa duen titulu ofiziala da, azterketa bat helduentzako (16 urtetatik aurrera) eta gazteentzako (15 urtetik aurrera) beste bat eskaintzen dituena.

Hala ere, edozein pertsona aurkeztu daiteke Goethe-Institut erakundeak antolatzen dituen azterketa guztietara, nahiz eta hautagaiak gutxieneko adina (gomendio bat besterik ez da) edo, noski, alemaniar nazionalitatea ez izan.

Goethe-Zertifikat B2 ziurtagiriak alemaneko maila aurreratua ziurtatzen du eta bai helduen eta baita gazteen kasuan ere, eta beti aurreko ezagutzaren eta hizkuntza prestakuntzaren arabera, hautagaiek azterketa gaindituko dutela ziurtatzeko aurkeztu baino lehen 45 minutuko 600 eta 800 eskola bitartean jaso behar izan dituztela kalkulatzen da.

Goethe-Zertifikat B2 azterketa Alemanian bere ikasketak aurrera eramateko prestatu, lanpostu bat lortzeko alemaneko ezaguera aurreratua ziurtatu edo medikuntza arloan alemanez ekintzei aurre egiteko prestatu nahi duten gazte eta helduentzat zuzenduta dago. Ziurtagiri honek lortu duenak gai zehatz zein abstraktuen inguruko testu konplexuetako ideia nagusiak ulertzeko gaitasuna duela frogatzen du, bere espezialitateko elkarrizketa teknikoak barne. Aldi berean, hautagaiak alemana ama-hizkuntza duten pertsonekin ahalegin handirik gabe, arintasun eta naturaltasunez komunikatzeko ahalmena duela eta gai oso desberdinen inguruan argitasunez eta xehetasunak emanez mintzatzeko aukera duela adierazten du. Horretaz gain, gaurkotasun-albisteen inguruan bere ikuspegi eta iritziak azaltzeko eta aukera desberdinak eskaintzen dituzten abantailak eta desegokitasunak adierazteko gaitasuna ere nabarmentzen du.

Goethe B2 azterketaren atalak:

Goethe-Zertifikat B2 azterketa lau zati desberdinetan banatuta dago: irakurketa ulermena, entzunezko ulermena, idatzizko adierazpena eta ahozko adierazpena (taldekako ahozko azterketa). Proba hau era berdinean egiten eta zuzentzen da mundo osoan zehar eta bai paperezko eta baita ordenagailu bidezko azterketa egiteko aukera eskaintzen du.

  1. Irakurketa ulermena (65 minutu): foro bateko mezuak, egunkari edo aldizkarietako testuak eta komentarioak bezalako testuak irakurri eta ulertu behar dira, eta zeregin desberdinak egin hauen inguruan. Informazio nagusiak eta xehetasun garrantzitsuak (adibidez, jarrerak, iritziak eta arauak) ulertzeko gaitasuna agerian utzi behar da ariketan zehar.
  2. Entzunezko ulermena (40 minutu, gutxi gorabehera): elkarrizketak, hizketaldiak, solasaldiak eta eguneroko bizitzaren inguruko komentarioak entzun eta ulertu behar dira; eta zeregin desberdinak egin hauen inguruan. Adierazmen nagusiak eta xehetasun garrantzitsuak ulertzeko gaitasuna erakutsi behar da ariketa honetan zehar.
  3. Idatzizko adierazpena (75 minutu): gaurkotasun-albiste baten inguruan iritzi personal bat azaldu beharko da foro baterako idatzizko komentario batean eta lan eremurako ohar formal bat idatzi behar da.
  4. Ahozko adierazpena (15 minutu): gai zehatz bati buruzko aurkezpen bat egin eta honen inguruan solaskidearekin hitz egin behar da. Horretaz gain, argudioak trukatu beharko dituzte beste gai baten inguruko eztabaida batean.

Prestatu ezazu zure ziurtagia Elduaienen

Jarri gurekin harremanetan!

Elduaienen eskatutako zerbitzua eskaintzeko beharrezko datu pertsonalak jasotzen ditugu eta, zure baimena ematen badiguzu, komunikazioak edo newsletterra edo mailaketa testaren emaitza bidaltzeko. Ez ditugu inoiz zure datuak lagako,legezko betebeharrean salbu. Zure datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta datuak ezerezteko eskubidea duzula gogorarazten dizugu, baita beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian adierazten direnak, gauza ditzakezu, tratamenduaren arduradunaren helbidera zuzenduz. Informazio gehiago izateko egin klik hemen.